Eusko Jaurlaritzak eta Kanarietako Gobernuak adingabe migratzaileen banaketa aztertuko dute gaur Gasteizen
Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuaren taldea Kanarietako Gobernuaren ordezkariekin bilduko da gaur goizean, autonomia erkidegoen artean inoren kargura ez dauden adingabe migratzaileen banaketa ekitatiboa ezartzen duen dekretua aztertzeko.
Sanchezen Gobernuak Juntsekin lortutako akordioak kontrako iritziak eragin ditu Alderdi Popularrean, eta helegiteak iragarri dituzte Madrilek eta Aragoik. Hala ere, Euskadin harrera ona izan du, kontuan hartuko baitu komunitate batzuek aldez aurretik egindako ahalegina.
Kalkuluen arabera, 90 adingabe inguru hartuko ditu Euskadik, eta 160 inguru, Nafarroak.
Lakuan positibotzat jo dute banaketa, baina iparraldeko mugaren deklarazioa kontuan hartu ez izana deitoratu dute, horrek plangintza hobea egitea ahalbidetuko lukeelakoan. Horixe adierazi zuen bart Nerea Melgosa sailburuak Radio Euskadiko Ganbara saioan, eta epe luzerako migrazio-plan estruktural baten beharra azpimarratu zuen.
Albiste gehiago politika
Torresek defendatu du PSE-EEk eta bere ordezkari guztiek "norabide berean" eta "helburu politiko berarekin" lan egiten dutela
Sailburu sozialistarentzat "mingarria" da EAJ Anduezaren irudia "kaltetzen saiatzea" eta "ez da onargarria" Gobernu Kontseiluko ordezkariak horretan aritzea.
Goia: "Azken 10 urteotan egin dugun kudeaketa, ona zein txarra, PSErekin partekatutako erantzukizuna izan da"
Azken egunetan PSEren eta EAJren buruzagien artean izandako kritiken inguruan mintzatu da Eneko Goia Donostiako alkatea ETB2ko En Jake saioan.
Sarek manifestazioa deitu du Bilbon urtarrilaren 10erako, "salbuespen politika" amaitu dadila eskatzeko
"Ezin da gehiago luzatu" lelopean egingo den mobilizazioan, ETAkoak izatea leporatuta espetxean dauden presoei salbuespenik gabeko espetxe politika arrunta aplikatzea eskatuko dute.
Alberto Martinez datorren astelehenean bilduko da Osasun ministroarekin, baina "itxaropen handirik gabe"
Osasun sailburuak adierazi du bilera Lurraldearteko Kontseilura joango ez zirela iragarri zutelako deitu dela. Martinezek adierazi duenez, Osasun ministroak "ez du ulertzen" euskara meritua izatea, eta zail ikusten du akordio batera iristea, gaiaren inguruan "sentsibilitaterik ez dagoelako".
Eusko Jaurlaritzaren eta hiru aldundien aurrekontuak batera negoziatzeko prest dagoela jakinarazi die EH Bilduk EAJri eta PSEri
Naiz Irratian egin dioten elkarrizketan, Arnaldo Otegik esan du oraingoz ez dela nagoziaziorik izan, baina eskaintzak "erantzun positiboa" jasotzea espero duela. "Iaz ez bezala, gauzak beste modu batera egiteko aukerak egon daitezke. Gonbidapena mahai gainean dago, eta bideak irekita daude", adierazi du.
Anduezaren jarrerak "deserosoago" sentiarazten ditu Jaurlaritzako sailburu sozialistak jeltzaleak baino, Zupiriaren ustez
Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak Eneko Anduezak azken egunotan egindako adierazpenak izan ditu hizpide. PSE-EEko idazkari nagusiak ohartarazi zuen gobernu koalizioa "arriskuan" egon daitekeela, "EH Bildurekin akordio identitarioak bilatzen jarraitzen badu".
Sanchezek "eskua luzatuta" duela esan du, eta elkarrizketaz eta autogobernuaz mintzatu da EAEko osasungintza hobetzeko, EAJren kexen aurrean
Maribel Vaquero EAJren bozeramaileak Kongresuan gogorarazi duenez, Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak aurrerantzean ez du parte hartuko Lurraldearteko Osasun Kontseiluaren bileretan, "Osasun sistemaren premiak arintzeko proposamenekin" joan baita, eta Ministerioak "argudio sinesgarririk gabe atzera bota" baititu. Pedro Sanchez presidenteak erantzun dio Gobernua "oso kontziente" dela osasungintzak dituen beharrizanez. "Badakigu asko dagoela egiteko, eta, jakina, ez dago zalantzarik erronka horiek onbideratzeko irtenbideak aurkitzeko lanean jarraituko dugula", azpimarratu du.
Lehendakariak azpimarratu du "garrantzitsuagoa" dela EAJ eta PSE-EE elkartzen dituena "banatzen" dituena baino
Imanol Pradales lehendakariak EAJren eta PSE-EEren arteko koalizio gobernuaren egonkortasuna nabarmendu du Madrilgo Nueva Economia foroan egindako hitzaldian. Jatorrizko hitzak, gaztelaniaz.
Euskadik "egonkortasunerako faktore" gisa duen zeregina nabarmendu du Pradalesek Madrilen, eta Estatutua urtea amaitu baino lehen betetzea eskatu du
Pradalesek bere lehen hitzaldia eman du Espainiako hiriburuan, Nueva Economía Forumean. Bertan azpimarratu duenez, Euskadik "ez ditu eskumen hutsalak onartuko", eta Estatuak ikuspegia alda dezala eskatu du, birzentralizazioa eta blokeo politikoa ekiditeko.
'Koldo auziaren' batzordean Sanchez deklaratzera deituko dutela iragarri du Feijook
"Bi gauza esango dizkizut: lehena, oso zaila egingo zaizu, baina egia esatera behartuta zaude. Eta bigarrena, zu zara guztiaren arduradun nagusia", aurpegiratu dio oposizioko buruak Espainiako presidenteari Senatuko Gobernuaren kontrol saioan.