Politika -
ETAren komunikatua
Aiete betetzea da aterabidea Aralarren iritziz
Aralarrek ez du zalantza izpirik ikusten ETAk desarme eta desegitearen inguruan dituen egitasmoetan.
Erredakzioa
Aralarren ustez ETAren agiriak "inoiz baino argiago berresten du 2011ko urriaren 20an ETAk Aieteko Bake Konferentziari positiboki erantzunez hartutako erabakia".
Bestetik, "ETAk bere gatazkaren ondorioz eragindako biktima eta kaltetuen alorra jorratzeko prestutasuna eta asmoa agertu eta aitortzea" esanguratsua dela diote ohar batean.
Halaber, Aralarren aburuz, kualitatiboki positiboa eta esanguratsua da "ETAk konponbiderako prozesuaren ardatz herritarrak aitortzea".
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea