Politika -
ETAren komunikatua
Lokarri: 'ETAren desarmerako eta desegiteko gogoa positiboa da'
Biktimei eragindako mina onartzea elkarbizitzarako positiboa izan daitekeela uste du Lokarrik.
Erredakzioa
ETAk iragarritako azken komunikatuan "desarmerako eta desegiteko gogoa" azaltzea positiboa dela uste du Lokarrik.
"ETAk indarkeriaren behin betiko konpromisoari eustea garrantzitsua da, baita herritar guztien segurtasuna bermatzeko harago joan behar duela onartzea ere", adierazi du Lokarrik ohar batean.
Bestalde, ez du bat egiten bake prozesuan "inboluzioa" egon den ikuspuntuarekin. "ETAk bake prozesuaren protagonista euskal gizartea dela onartzen badu, gizartearen erritmoak onartu behar ditu", gaineratu du.
Bitartean, "aldebakarreko pauso berriak konfiantza emateko baliagarriak" izan daitezkeela uste du. Ildo honetan, "pauso garrantzitsua biktimei eragindako mina onartzea litzateke", ondorioztatu du.