Espainiako Gobernuak, Juntsekin, lortu du 4.000 adin txikiko migratzaile erkidegoen artean banatzeko akordioa
Espainiako Gobernuak akordioa lortu du Junts alderdiarekin, gaur egun Kanarietan dauden 4.000 adin txikiko migratzaileak autonomia erkidegoen artean banatzeko.
Juntsek ohar bidez azaldu duenez, akordioak Kataluniara iritsiko diren adin txikiko migratzaileen kopurua "mugatuko" du. Horren arabera, 4.000 adin txikiko horietatik 20 edo 30 bakarrik iritsiko dira Kataluniara, eta 700, ostera, Madrilgo Erkidegora.
Kataluniako alderdi independentistaren esanetan, biztanle kopurua ez ezik, orain arte autonomia erkidegoek egin duten ahalegina kontuan hartuko da banaketa egiterakoan. Hori dela eta, Juntsek aurreikusi du orain arte adin txikiko askori hartzem dituzten erkidegoetara (Katalunia eta Euskadi, kasu) ez direla oraingoan asko iritsiko.
Antza denez, gainera, orain arte 18 urtez azpiko migratzaileak hartzeko ahalegin handiagoa egin dutenek ordaina jasoko dute, nola egingo duten zehaztu ez badute ere.
Ministroen Kontseiluak Atzerritarren Legearen 35. artikulua erreformatzea onartu du gaur goizean, dekretu bidez, eta horren arabera banatuko dira Kanarietan dauden adin txikiko migratzaileak autonomia erkidegoen artean. Juntsekin akordioa lortu ondoren erabaki du Espainiako Gobernuak gaia gaurko Ministroen Kontseilura eramatea, izan ere, alderdi horren babesa ezinbestekoa da Diputatuen Kongresuan erreformari baiezkoa emateko.
Sumar eta Coalicion Canariak Atzerritarren Legaren 35. artikulua erreformatzeko proposamena eraman zuten pasa den uztailean Kongresura, baina ez zen aurrera atera PP, Vox eta Junts aurka agertu zirelako.
Espainiako Gobernuak harrerarako baliabideei buruzko informazioa eskatu die erkidegoei
Adin txikiko migratzaileak banatzeko akordioa lortu ondoren, autonomia erkidego bakoitzak zenbat hartuko dituen jakitea falta da. Kopuruak zehazteko asmoz, harrera-baliabideei buruzko informazioa eskatu die Espainiako Gobernuak autonomia erkidegoei, eta martxoaren 31ra arteko epea eman die horretarako.
Angel Victor Torres Lurralde Politikarako eta Memoria Demokratikorako ministroa aritu da talde politikoekin negoziatzen, eta Ministroen Kontseiluaren osteko agerraldian emango ditu azalpenak.
Albiste gehiago politika
Abalosek aitortu gabeko diru-sarrerak eta PSOEren ordainketak atzeman ditu UCOk
"Ordainketa jakin batzuk" bat datoz PSOEk emandako informazioarekin, baina gaineratu du "aztertutako ebidentzien artean PSOEk eskudirutan egindako beste ordainketa batzuk" daudela, "inolako dokumentu-babesik eta informaziorik gabe".
Aburtok legealdia agortzeko asmo sendoa du
Eneko Goiaren agurraren berri izan ondoren, Bilboko alkateak adierazi du berak legealdia agortzeko asmoa duela. "Nik oraindik ia bi urte dauzkat aurretik gure lanarekin jarraitzeko. Momentu honetan ez dut urrunago begiratzen", esan du Juan Mari Aburtok.
Gorenak azaroaren 3a eta 13a bitartean epaituko du fiskal nagusia, eta Ayusoren kabineteburuak eta Lobatok deklaratuko dute
Gehiengoa duten zazpi magistratu kontserbadoreek eskatuta, Francesc Valles Komunikaziorako Estatu idazkari ohiak eta Pilar Sanchez Acera Moncloako aholkulari ohiak lekuko gisa deklaratuko dute.
Jon Insausti, udal kudeaketan eskarmentu handia duen gazte donostiarra
Jon Insausti, 36 urteko donostiarra, 2015etik da zinegotzia, enpresa pribatuetan hainbat esperientzia profesional izan ondoren. Enpresa Zuzendaritza eta Administrazioan lizentziaduna, Kultura, Euskara eta Turismo zinegotzia izan da azken urteotan.
Espainiako Gobernuak Konstituzioa erreformatzeko proposatuko du abortua eskubide gisa sartzeko
Gobernuko iturriek zehaztu dutenez, erreformak ezarriko du abortuaren arloan ematen den informazio guztiak "oinarri zientifiko objektiboa" izan behar duela, eta "nazioarteko erakundeen estandarrek" babestuta egon behar duela, hala nola Osasunaren Mundu Erakundearena (OME) eta Amerikako Psikiatria Elkartearena (APA)". "Oinarri zientifikorik gabeko teoriek, hala nola ustezko 'abortuaren osteko sindromeak', ez lukete lekurik sailkapen horietan", ohartarazi dute Exekutibotik.
"Ilusioa sortzen duen Donostia gaztetuaren alde" lan egiteko prest agertu da Jon Insausti
Donostiako alkate izango denak “esker ona” agertu du erakutsitako konfiantzagatik, eta uneotan “emozioa, ilusioa eta ardura” nagusi dituela esan du. “Erabakiak hartzeko eta erronkei aurre egiteko prest nago", nabarmendu du jeltzaleak.
"Donostiar euskaldun petoa" gisa definitu du GBBk Insausti
Euge Arrizabalaga GBBko presidenteak adierazi du Jon Insaustik "hiriaren ezagutza sakona" duela, baita "gaitasuna eta gogoa" ere.
GBBk konfirmatu du Jon Insaustik ordezkatuko duela Eneko Goia
EAJren Gipuzkoa Buru Batzarrak Jon Insausti izendatu du Donostiako alkate, Eneko Goiak urriaren 16an kargua utziko duela iragarri ostean.
Maria Chivitek esan du lasai dagoela eta ez duela ezer ezkutatzeko Cerdan auzian
Eskuineko alderdien zirku bat iruditzen zaio guztia Nafarroako presidenteari. Chiviteren esanetan, ustelkeria da oposizioak foru gobernua eskuratzeko duen azken esperantza.
El Gobierno de España propone una reforma de la Constitución para incluir el aborto como un derecho
Según han detallado las fuentes del Gobierno, la reforma establecerá la obligación de que toda la información que se brinde en materia de aborto tenga "base científica objetiva" y esté respaldada por "estándares de las instituciones internacionales como la Organización Mundial de la Salud (OMS) y la Asociación Americana de Psiquiatría (APA)". "Teorías sin base científica como el supuesto 'síndrome posaborto' no tendrían cabida en estas clasificaciones", avisan desde el Ejecutivo.