Politika -

Txostena

'Bakearekin negozioa egitea' egotzi dio Covitek Lopezen Gobernuari

Bakearen esparruan erabilitako 13 milioi euroko aurrekontuak "beste batzuek negozio ederra" egiteko balio izan duela salatu du Covitek.

Covitek prentsaurrekoa eman du Donostian.
Covitek prentsaurrekoa eman du Donostian.
Covitek prentsaurrekoa eman du Donostian.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Terrorismoaren biktimak "beste batzuek negozio ederra egiteko aitzakia" gisa erabiltzea egotzi dio Covite EAEko Terrorismoaren Biktimen Elkarteak Patxi Lopezen Gobernuari.

Consuelo Ordoñez bozeramaileak elkarteak egindako txosten bat aurkeztu du Donostian, eta bertan Patxi Lopezek horrelako politiketan 13.414.160 euro erabili dituela azaldu du. Kopuru horretatik zatirik handiena Herrizaingo Sailak (5,3 milioi euro) eraman du eta bertatik 2,5 milioi euro Eusko Jaurlaritzaren Biktimen Arretarako Bulegoko zuzendaritzak jaso duela kritikatu du. Maixabel Lasak zuzendutako erakundeak jaso du kritika gehien eta "atentzio ezaren" bulegoa dela esan du. Azkenik, Justizia eta Kultura Sailek politika horietarako jasotako diruaren zatirik handiena "terrorismoaren biktimetan beharretan, memoria historikoa berreskuratzean, errepresio frankistan eta Gernikako bonbardaketan" arreta jarri dutela salatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea