Politika -

ETAren biktimak

Mintegi: 'Eragindako minagatik atsekabea adierazi dugu era pribatuan'

Presoen kolektiboak ere biktimekiko "hurbiltasun filosofiarekin" bat egiten duela gaineratu du Mintegik.

Laura Mintegi.
Laura Mintegi.
Laura Mintegi.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pernando Barrena ezker abertzaleko bozeramaileak aste honetan publikoki Bartzelonan "eragindako minagatik atsekabea" eta biktimekiko "sentikortasuna falta" izan zitzaiela adierazi duen moduan, EH Bilduk "era pribatuan" ETAko biktimei gauza bera helarazi diela esan du Laura Mintegi EH Bilduko legebiltzarreko bozeramaileak.

Europa Press agentziak egindako elkarrizketa batean, EPPK presoen kolektiboak ere biktimekiko "hurbiltasun filosofia" horrekin bat egin duela gaineratu du. "Maitatzeko agian ez, baina gutxienez aitortzeko garaia iritsi da", esan du.

Halaber, Mariano Rajoyren Gobernua "Europan dagoen azken talde armatuarekin amaitzeko duen aukera historikoaz ez jabetzea", "erabateko itsukeria" dela esan du.

Aste honetan Pernando Barrenak biktimei adierazitako diskurtsoa "era pribatuan" ere iristen ari zaiela esan du. Barrenak barkamena eskatu du ETAko biktimei "kaltea edo irain sentimendua" sortu ahal izanagatik, eta haiekiko "sentikortasuna falta" izan zitzaielako. Halaber, lehenago Lluchen hilketak "barrenak nahastu" zizkiola esan zuen eta "ez zen inoiz gertatu behar izan", gaineratu zuen.

Ildo honetan, EH Bildu osatzen duten alderdi guztiek "bakarka eta taldeka" hausnarketa bera egin dutela esan du. "EH Bilduko lagun guztiek elkartasun eta hurbiltasun filosofiarekin bat egiten dugu", adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea