Politika -
Polemika Gipuzkoan
'Herritarren interesen kontra ari da Kutxa'
Martin Garitanoren eta Juan Karlos Izagirreren hitzetan, ''lotsagarria'' eta ''kezkagarria'' da joan den asteazkenean Kutxako Batzar Orokorrean eta Administrazio Kontseiluan gertatutakoa.
Erredakzioa
Kutxa ''herritarren interesen kontra'' ari dela salatu dute ostiral honetan Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak.
Joan den asteazkeneko Kutxako Batzar Orokorra baloratu dute prentsaurrekoan Martin Garitano ahaldun nagusiak eta Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak, eta, batzar horretan eta ondoren egindako Administrazio Kontseiluan gertatutakoa ''lotsagarria'' eta ''kezkagarria'' izan zela esan dute.
Bilduk Aldundian, Donostiako Udalean eta Gipuzkoako udal gehienetan gobernatzen duela gogoratu dute, eta, ''hala ere EAJk (PSEren, PPren eta bi sindikaturen laguntzarekin) ordezkaritza hori ez errespetatzeko erabakia hartu du'', salatu dute. Horretarako hainbat ''amarru'' erabili dituzte jeltzaleek, Bilduko ordezkarien hitzetan.
Kutxa ''aurrezki kutxa izaera'' galtzen ari dela salatu dute, eta, kaleratzeak eta etxegabetzeak ekiditeko ''asmo irmoa agertu ez izana'' horren adierazgarri dela uste dute. Halaber, horren gizarte-egintzaren pisua ere behera doala uste dute Garitanok eta Izagirrek.