Politika -
Soslaia
Bakartxo Tejeria, Gipuzkoako jeltzaleen erreferente berria
Zuzenbidean lizentziatua, EAJren GBBko kidea Villabonan bizi eta hazi zen, eta bertako alkate izan zen.
Erredakzioa
Bakartxo Tejeria (Donostia, 1971) izango da hirugarren emakumea Eusko Legebiltzarraren presidente karguan, erakundearen 10. legegintzaldian.
Zuzenbidean lizentziatua, Tejeriak abokatu lanak egin zituen ikasketak amaitu eta ondorengo urteetan. Villabonan (Gipuzkoa) bizi eta hazi zen Tejeria, eta bertako Bake Epaitegian jardun zuen epaile lanak egiten.
Hala eta guztiz ere, Tejeria EAJren zerrendetan aurkeztu zen hauteskundeetan eta zinegotzi izendatu zutenez, epaile lana utzi behar izan zuen bateraezintasunengatik.
Legebiltzarkidea da 2001etik, eta kargu horri eutsi zion Villabonako alkate izan zenean ere.
Eusko Legebiltzarrari dagokionez, Tejeriak lan eta gizarte alorretan lan egin du, baina bestelako alorretan ere jardun du.