Politika -

"Opor fiskalak"

Lopezek ez zuen akordiorik nahi Finantzen Kontseiluan, Bilbaoren ustez

Bizkaiko ahaldun nagusiak salatu duenez, PSE-EEk bilera hartan egindako proposamenak "akordioetara ez iristeko" eginak ziren.

Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusia. Argazkia: EITB
Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusia.
Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusia. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak Euskal Finantzen Kontseiluan akordioetara iritsi nahi ez izatea leporatu dio Eusko Jaurlaritzari, "akordioetara ez iristeko" proposamenak egin baitzituen Patxi Lopezen Jaurlaritzak aldundiekin egindako bilera hartan.

Bilbaok agerraldia egin du Bizkaiko Batzar Nagusietan, Bilduk eskatuta, urriaren 23an Euskal Finantzen Kontseiluak egindako bileraren inguruko azalpenak emateko. Bilera hartan, Jaurlaritza eta Gipuzkoako Aldundia ados jarri ziren, baina Arabako eta Bizkaiko aldundiek ez zuten Jaurlaritzarekin adostasunik lortu "opor fiskalengatik" enpresek itzulitako diruaren inguruan.

Jose Luis Bilbaok esan du Jaurlaritza Euskal Finantzen Kontseilua "lehertzen" saiatu zela, baina PSE-EEk eskatuta, hitz horiek erretiratu ditu, eta Patxi Lopezen Jaurlaritzak egindako "proposamen jakin batzuk akordioetara ez iristeko" egin zirela azaldu du.

Erakundeen arteko desadostasunak enpresek, Europar Batasunak "opor fiskalak" legez kanpokoak zirela ebatzi ostean, itzulitako diruarekin egin beharrekoaren inguruan sortu ziren.

Bilbaok zehaztu du Luxenburgok diru horren (309 milioi euro: 208,9 Arabarenak, 80,9 Bizkaiarenak, eta 19,1 Gipuzkoarenak) harira emandako ebazpena oraindik ez dela irmoa azpimarratu du.

Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Aldundiak diru hori aurtengo diru-sarreren atalean sartzea adostu zuten Euskal Finantzen Kontseiluaren azken bileran, baina beste bi aldundiek nahiago zuten ebazpena irmoa izan arte, 2013ra arte, itxaron erabakia hartu aurretik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea