Politika -

Parot doktrina

Hilaren 23an berrikusiko du Auzitegi Nazionalak 'Parot doktrina'

Fernando Grande-Marlaska epaileak zuzentzen duen Auzitegi Nazionaleko Zigor-epaimahaiak ez du doktrina orokorrik ezarri nahi.

Auzitegi Nazionala. Argazkia: Efe
Auzitegi Nazionala.
Auzitegi Nazionala. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionaleko Zigor-Epaimahaiak hilaren 23an aztertuko du berriz ere Parot doktrinaren inguruan hartuko duen norabidea, epaimahaia osatzen duten 19 epaileek ez baitute inolako akordiorik lortu ostegun honetan egin duten batzarrean.

Hiru orduz ibili dira epaileak Europako Giza-Eskubideen Auzitegiak Espainiari ezarri zion sententziak izan ditzakeen ondorioak eztabaidatzen. Sententzia horretan Ines del Rio ETAkidearen kartzela egonaldia luzatzea kritikatu zuen Estrasburgek, eta sententzia horrek antzerako egoeran dauden beste 17 presori eragin diezaieke.

Banan-banan

Fernando Grande-Marlaska epaileak zuzentzen duen Auzitegi Nazionaleko Zigor-epaimahaiak ez du doktrina orokorrik ezarri nahi, eta banan-banan aztertuko ditu kasu guztiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea