Politika -
Egutegia
Eusko Legebiltzar berria azaroaren 20an osatuko dute
Behin 75 legebiltzarkideek akreditazioak jaso dituztela, Legebiltzarraren osaketa ez atzeratzea erabaki dute Diputazio Iraunkorreko Mahaiko kideek.
Erredakzioa
Eusko Legebiltzar berria datorren asteartean, hilak 20, osatzea erabaki du gaur Diputazio Iraunkorreko Mahaiak.
Arantza Quiroga presidenteak iragarri du erabakia, Mahaiaren bilera bukatu ondoren. Organo horretan, EAJko, PPko eta PSE-EEko ordezkariak daude, eta hamargarren legealdiko Legebiltzarra datorren asteartean osatzea erabaki dute.
Behin 75 legebiltzarkideek akreditazioak hartu dituztela, Legebiltzarraren osaketa ez atzeratzea erabaki dute.
Bere azken agerraldian, Legebiltzarreko presidenteak eskerrak eman dizkie alderdi guztietako ordezkariei, azken legealdiko urteotan emandako “laguntzagatik”.
Juanjo Agirrazabala, EH Bilduren hautagaia presidenteorde izateko
EH Bilduk Juanjo Agirrazabala izendatu du Eusko Legebiltzarreko presidenteorde izateko hautagai.