Politika -

Epaiketa Parisen

Antza: 'Borroka armatuaren amaiera behin betikoa da'

Mikel Anza ETAko buru politikoak esan duenez, euskal gatazkari “irtenbide justua eta demokratikoa emateko aukera historiko baten aurrean gaude”.

Parisko Justizia Auzitegia
Parisko Justizia Auzitegia
Antzak eta Anbotok bake prozesuan emandako aurrerapausoak azpimarratu dituzte

01:23

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako Justizia berriz ere epaitzen ari da astelehen honetan Mikel Albisu, Mikel Antza; eta Soledad Iparragirre, Anboto, ETAko buruzagi ohiak.

Epaiketa gaur goizean hasi da, bi aste irautea aurrez ikusi dute, eta 2010 urtean ezarri zieten 20 urteko espetxe-zigorraren harira aurkeztutako helegitea ebaztea du helburu. Saioa berandu hasi da, epaileetako bat ordezktu behar izan dutelako.

“ETAk erabaki bat hartu du, eta ETAko militante guztiek jarraituko dute, taldean hartutako erabakia izan delako”, azaldu du Albisuk, bere eta Maria Soledad Iparraguirre taldeko finantza arduradun ohiaren aurkako epaiketako lehenengo egunean.

Pascal Lemoine Pariseko Zigor Auzitegiko presidenteak borroka armatua uztea ea giro estrategiko bat izan zen edo Frantziaren eta Espainiaren Polizia operazioen aurrean taldea ahuldu egin zelako izan zen galdegin dio; Antzak ez dio zuzenean erantzun nahi izan, eta honako hau adierazi du: “Ez dut barne elkarrizketei buruz hitz egiteko ahalmenik” prentsaren aurrean.

“Nik ETAren militante moduan, onartzen dut”, esan du, eta Donostian, urrian, izandako nazioarteko konferentziaren ildoetan dagoela aldaketa azaldu du. “Inork ez daki erabaki zuzena edo desegokia izan den”, gaineratu du.

Dena dela, Espainiako eta Frantziako Gobernuen aldetik jasotako erantzunaz kexatu da, batik bat François Hollanden Gobernu sozialistaren jarrera deitoratu du, eta Aurore Martin Batasunako buruzagi ohiaren eredua jarri du.

Frantsesak espainiarren estrategiaz kutsatuegi daude”, esan du Manuel Valls Barne ministroa ahotan hartuz, eta Kataluniakoa dela gogorarazi du.

"irtenbide demokratikoa lortzeko aukera historikoa"

Hitz egiteko txandan, Mikel Antzak "konponbide bidezkoa eta demokratikoa lortzeko aukera historikoa" dagoela adierazi du, eta Berria egunkariak indarkeriaren amaieraren harira publikatu zuen portada erakutsi dio epaimahaiari. Titularrean, "Agur armei betiko".

Mikel Antzak eta Anbotok 51 urte dituzte, eta Frantzian preso daude 2004an atxilotu zituztenetik.

ETAk arriskutsua izaten jarraitzen du, Frantziako Poliziaren ustez

Frantziako Poliziaren ustez, 2011ko urriarne 21ean borroka armatua behin betiko utzi zuela esan arren, ETAk “arriskutsua izaten jarraitzen du, eta lehenera etortzeko gaitasuna du”.

Ideia hori Laurent Hury Terrorismoaren aurkako Zuzendariordetzako komandanteak plazaratu du, Mikel Albisu eta Maria Soledad Iparraguirre ETAko buruzagi ohien aurkako epaietan. Azaldu duenez, taldeak oraindik arma asko ditu, nahiz eta lehen baino aktibista gutxiago izan klandestinitatean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea