Politika -

Zigorra

12 eguneko isolamendua jarri diote Otegiri espetxeko grabazioarengatik

EH Bilduko ekitaldi baterako grabatutako diskurtsoarengatik ezarri diote zigorra, baina Otegik helegitea jarri du.

EH Bilduren ekitaldian jarritako Otegiren diskurtsoa.
EH Bilduren ekitaldian jarritako Otegiren diskurtsoa.
EH Bilduren ekitaldian jarritako Otegiren diskurtsoa.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Logroñoko espetxeko Diziplinazko Batzordeak 12 eguneko isolamendu zigorra ezarri dio Arnaldo Otegiri eta hiru egunez paseorik gabe utzi du EH Bilduren hauteskunde kanpainako ekitaldi batean (Barakaldon) jarritako telefono bitartez grabatutako hitzaldiarengatik, espetxeko iturriek adierazi dutenez.

Oraindik ez zaio zigorra jarriko izan ere Otegik helegitea aurkeztu dio Jose Luis Castro Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako epaileari. Azken honek ez du erabakitzeko eperik, iturri berek azaldu dutenez.

Diskurtsoaren ostean, Logroñoko espetxeak komunikazioak eten zizkion Otegiri eta diziplinazko espedientea ireki zioten. Espetxeko Araudiarekin bat eginez, Batasuneko bozeramaile ohiak hutsegite "oso larria" egin du espetxeko segurtasun informazioa emateagatik eta beste "arinago" bat, komunikazioak iruzur eginez aldatzeagatik (hiru egunez paseorik gabe geldituko da azken hutsegite honengatik).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea