Politika -

Nafarroa

Bilera gehiago behar dituzte UPNk eta PSNk aurrekontua adosteko

"Garrantzitsuena hitz egiten jarraituko dugula da. Hori da onena", esan du UPNko ordezkariak bilera amaituta. Bi alderdiek 2013ko aurrekontuak adostu nahi dituzte.

Yolanda Barcina Nafarroako presidentea, Parlamentura iristen. Efe.
Nafarroa aurrekontuak | UPN eta PSN aurrekontuak adosteko ezinean
UPNk eta PSNk bilera berri bat egin dute 2013ko Aurrekontuak adosteko

00:53

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

UPNk eta PSNk bilera berri bat egingo dute 2013ko Aurrekontuak adosteko lanean jarraitzeko. Lehen bilera ostiral honetan egin dute Nafarroako Parlamentuan.

Carlos Garcia Asdanero UPNko idazkari nagusia izan da lehen bilera martxan jartzeko ardura izan duena. PSNren ordezkaria Juan Jose Lizarbe izan da. Bileraren ostean, Garcia Asdanerok esan du "garrantzitsuena da hitz egiten jarraituko dugula. Hori da onena".

Nafarroan Aurrekontu berriak onartzea PSNrentzat eta Gobernuarentzat duen garantiza azpimarratuta, Garcia Adanerok esan du aurrekontuek aurreikusitako diru-bilketak eta horrek baimentzen dituen gastuak azaldu behar dituztela, eta guzti hori Parlamentuak eztabaidatuko duen erreforma fiskalarekin lotuta dagoela. Hala ere, erreforma fiskalaz ez dutela hitz egin adierazio du.

Hainbat gai eztabaidatu dituzte

Bestalde, Juan Jose Lizarbe PSNko bozeramaile ekonomikoak adierazpen gutxi egin ditu bileraren ostean. Bere hitzetan, bilera "topaketa politikoa" izan da, "gauza askoren inguruan" aritu dira eta alderdiari bileraren berri eman aurretik ez du ezer gehiago zehaztu nahi izan. "Aurrekontuen gaia konplexua da beti, eta zuhurtasunez jorratu behar dugu, batez ere krisi egoeran", baina "herritarrek nahi dutena politikoek arazoak konpontzea da, eta horretan da PSN", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea