Politika -
Ezeztapen ofiziala
Hollandek eta bere Gobernuak ez dute Martin auzian zerikusirik izan
Frantziako Gobernuak Mediapart webguneak emandko informazioa ezeztatu du; informazio horren arabera, Hollandek oniritzia eman zion Martinen atxiloketari.
Erredakzioa
Frantziako Gobernuak ezeztatu egin du Exekutiboak berak edo François Hollandek Aurore Martinen atxilotzean parte hartu izana. Beraz, Frantziako Gobernuak Mediapart webguneko informazioa ukatu du.
Frantziako Justizia Ministerioaren arabera, Gobernuak eta presidenteak ez zuten Batasuneko agintari oiharen espainiaratzearekin zerikusirik izan, prozedura judizial hutsa izan zelako.
Ministerioak Christiane Taubira ministroak sinatutako komunikatua atera du, eta Martinen espainaratzea Espainiako euroagindu bati erantzunda egin zela azpimarratu du. "Prozedura hau epaileen artekoa da, Pabeko Fiskaltzari dagokio, eta ez da estradizioa izan", gainera "botere exekutiboaren (Gobernuaren eta presidentearen) parte-hartzea baztertuta geratzen da", zehaztu dute.
Aurore Martin terrorismoa leporatuta Espainiako Justiziaren eskuetan jartzen duten lehen frantziarra da. Azaroaren 1ean atxilotu zuten bere jaioterrian, Maulen, errepidean egindako kontrol batean. Gendarmeen arabera, kontrola arrunta zen, eta ez Martin atxilotzeko berez egindakoa.
Atxiloketaren kontrako hainbat erreakzio izan da Frantziako politikoen artean, bai ezkerraldekoen eta bai eskumaldekoen artean; eta, batez ere, Manuel Valls Barne ministroaren kontra. Ministroak gertatutakoan parte hartu izana ere ukatu zuen.