Politika -

Memoriaren Eguna

Quirogak bertan behera utzi du Legebiltzarreko larunbateko ekitaldia

Biktimen omenez, Eusko Legebiltzarreko atariko eskulturan lore-eskaintza egitea eta su-ontzia piztea zegoen aurreikusita.

Arantza Quiroga. Argazkia: EITB
Arantza Quiroga. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arantza Quiroga Eusko Legebiltzarreko presidenteak bertan behera utzi du, larunbateko Memoriaren Egunaren harira, terrorismoaren biktimak gogoratzeko antolatutako ekitaldia.

Eusko Legebiltzarraren atarian biktimen omenez dagoen eskulturan lore-eskaintza egitea eta su-ontzia piztea zegoen aurreikusita larunbaterako.

Hainbat alderdi politikok Arantza Quirogaren jarrera salatu dute, ekitaldi hori eurekin adostu ez duelako eta beste biktima batzuk kontuan hartu ez dituelako. Aurreikusitako ekitaldien ordez, larunbatean, eskultura aurrean su-ontzia piztuko da, eta alboan arrosa sorta bat utziko dute.

Iazko Memoria Egunaren harira ere, liskarra sortu zen alderdi politikoen artean. Orduan, PSE-EE, PP eta UpyD alderdiek lore-eskaintza bat egin zuten, eta gainerako alderdiek, beste bat.

Eusko Legebiltzarreko presidenteak ohar baten bidez jakinarazi duenez, Memoriaren Eguna “terrorismoaren biktimei omenaldia egiteko eguna da”, eta horregatik, antolatu zuen ekitaldia.

“Hainbat alderdi politiko ekitaldiarekin bat egin ez dutenez”, aurreikusitako lore-eskaintza bertan behera gelditu dela jakinarazi die Diputazio iraunkorreko kideak eta Biktimen Elkarteko ordezkariei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea