Politika -

Konstituzioari

Munillak leialtasun falta ikusi du Konstituzionalaren erabakian

“Testuak ezkontza gizonezkoaren eta emakumezkoaren arteko batasuna zela zioen arren, herritarren pentsaera aldatu egin dela uste du”, adierazi du apezpikuak, Konstituzionalaren erabakiaren harira.

Jose Ignacio Munilla Donostiako apezpikua, artxiboko irudian. EITB
Jose Ignacio Munilla Donostiako apezpikua
Jose Ignacio Munilla Donostiako apezpikua, artxiboko irudian. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Ignacio Munilla Donostiako apezpikuak Konstituzioari "fideltasun" falta dagoela uste du Auzitegi Konstituzionalak PPk duela zazpi urte homosexualen arteko ezkontzak erregulatzen dituen legearen aurka jarritako helegitea errefusatzean.

Zaragozan konferentzia bat eman baino lehen, Munillak esan du Konstituzionalak bere erabakiarekin honako hau adierazi duela: "Literalki testuak ezkontza gizonezkoaren eta emakumezkoaren arteko batasuna dela dioen arren, herritarren pentsaera aldatu egin dela uste du".

"Harritu egin nau konstituzionala den lege batentzat giltzarria testuari dagokion edo ez datzala ikusteak, benetan zuzena denari lotzea baizik", azaldu du. "Nire galdera orduan honako hau da: Konstituzioa benetan behar dugu?", esan du. "Azkenean politikoki zuzena dena izango da horrek dioena, eta ez Konstituzioak dioena", uste du Munillak.

Horregatik "testuak dioenari fideltasun falta" dagoela adierazi du, eta testutik kanpo ezin daitekeela Konstituzioa interpretatu gaineratu du.

Bestalde, PSOEk eta PPk desjabetzeen kontrako legezko erreforma lehenbailehen ituntzea espero duela nabarmendu du, "asko poztuko nintzateke hala balitz".

Munillaren hitzetan, herritarren sentsibilitatea izan da "erabaki politikoa" ekarri duena gai horretan, eta era horretan egin behar zela azaldu du, "guztion artean diru-laguntzak emandako bankuen sistemak etxegabetzeak egiteko baimena izatea zentzugabea delako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea