Politika -

Konstituzionalaren epaia

Barne ministroa: 'Ezkontza emakumeen eta gizonen arteko lotura da'

Espainiako Barne ministroa homosexualen arteko ezkontzaren eta sexu bereko bikoteek haurrak adoptatu ahal izatearen aurka azaldu da.

Jorge Fernandez Diaz Barne ministroa.
Jorge Fernandez Diaz Barne ministroa.
Jorge Fernandez Diaz Barne ministroa.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jorge Fernandez Diaz Barne ministroa Konstituzionalaren ebazpenaren aurka azaldu da, izan ere, atzo homosexualen arteko ezkontza legezkoa dela bermatzen duen epaia eman zuen. Ministroaren iritziz, izenak soilik emakumeen eta gizonen arteko lotura definitzen du.

"Ezkontzak emakumeen eta gizonen arteko lotura definitzen duela sinesten jarraitzen dut, eta sexu bereko bikoteek haurrak adoptatu ahal izatearen aurka nago", adierazi du. "Haurraren eskubideak izan behar du lehentasuna", gaineratu du, eta horregatik, Konstituzionalaren epai batek ez duela iritziz aldaraziko esan du.

Iritzi horiek Mariano Rajoy Gobernuko presidenteari helaraziko ote dizkion galdetuta, "Rajoyk oso ongi ezagutzen nau" esan du. "Badaki zer pentsatzen dudan; zer egin behar duen jakiteko irizpidea du", azpimarratu du. Azkenik, Gobernuko kide gisa, epaiari men egingo diola azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea