Politika -

Bilera-sortak

EAJ: 'Asko jota datorren astelehenerako erabakiko da gobernu formula'

Bigarren bilera-sorta bat egiteko asmoa dutela adierazi du Andoni Ortuzarrek.

Iñigo Urkullu eta Andoni Ortuzar. EFE
Iñigo Urkullu eta Andoni Ortuzar. EFE
Iñigo Urkullu eta Andoni Ortuzar. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJk "aste honetan bertan edo asko jota datorren astelehenerako" erabakiko du gobernu formula Andoni Ortuzar EAJren BBBren presidenteak adierazi duenez.

Punto Radio irrati katean egindako elkarrizketa batean esan du bigarren bilera-sorta bat egiteko asmoa dutela eta EAJk alderdiei emandako lan dokumentuaren erantzunen zain daudela gaineratu du.

Bilerak "ongi" atera direla adierazi du eta EAJk ez duela gobernu formularik baztertzen berretsi du. "Denak aztertzeko prest gaude", baina ildo honetan, "ez dugu denen zain egon nahi", zehaztu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea