Politika -
Duela urtebeteko aipuak dira
Separatismoari buruz Van Rompuyk esandako hitzak zuzendu dituzte
Europa Pressek argitu duenez, Europako Kontseiluko presidenteak duela urtebete egin zituen adierazpen horiek eta ez zuen zuzenean Kataluniari aipamena egin.
Erredakzioa
Herman Van Rompuy Europako Batzordeko presidentearen adierazpen batzuk zuzendu ditu Europa Press albiste-agentziak. Hasiera batean zabaldutako informazioaren arabera, separatismoa "iraganeko kontua" zela eta separatismotik inork "ez ezer" lortuko zuela esan zuen Van Rompuyk, Eskoziari, Flandriari eta Kataluniari aipamen eginez.
Dirudienez, duela urtebete Van Rompuyk egindako adierazpenak dira eta hauetan Europako Kontseiluko presidenteak ez zion zuzenean Kataluniari aipamena egiten. Gauzak horrela, aurreko informazioa baliogabetzeko eskatu du Europa Pressek.