Politika -

2013ko aurrekontuak

PSN: 'Nafarroako Gobernua bakarrik dago Parlamentuan'

Nafarroako Gobernuaren aurrekontuak babestea zail ikusten du Roberto Jimenez Nafarroako Alderdi Sozialistako idazkari nagusiak.

Roberto Jimenez, Nafarroako Alderdi Sozialistako idazkari nagusia. Argazkia: EFE
Roberto Jimenez, Nafarroako Alderdi Sozialistako idazkari nagusia.
Roberto Jimenez, Nafarroako Alderdi Sozialistako idazkari nagusia. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Gobernua “bakarrik dago Parlamentuan” 2013ko aurrekontuak onartzeko, Roberto Jimenez Nafarroako Alderdi Sozialistako (PSN) idazkari nagusiak jakinarazi duenez. “Parlamentuan PSN aurrean izango duela jakin behar du”, gaineratu du.

Alderdiko organoek erabakitzen dutenaren zain, Jimenezek zail ikusten du Nafarroako Alderdi Sozialistak Gobernuaren aurrekontuak babestea: “Guk proiektu politiko bat eta hainbat ideia ditugu krisi ekonomikotik ateratzeko, eta Gobernuaren aurrekontua ideia horien kontra doa.”

Nafarroako sozialisten idazkari nagusiak ukatu egin du Nafarroako Gobernuarekin harremanik izatea aurrekontuen gaia jorratzeko. “Gure apustuak hazkundea, enplegua eta gizarte ongizatea dira, eta aurrekontu hauek ez dute horietako bat bera ere jasotzen”, gaineratu du.

Patronalaren babesa bakarrik dauka Gobernuak, gainerako kolektiboek bizkarra eman diote eta”. Horregatik, “hiritarrei entzuteko eskatu behar zaio Gobernuari, gizartean euskarri diren kolektibo garrantzitsuak aurrekontu txarrak direla esaten ari baitira”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea