Politika -
Atxiloketak
Barreda: 'Atxiloketak ETA desegiteko bidea dira'
Atxilotuen identitateak berresten badira, "ETA bururik gabe uzten duen polizia-jarduera" dela esan du Leopoldo Barredak.
Erredakzioa
Leopoldo Barreda Kongresuan PPk duen bozeramailearen iritziz "albiste bikaina da" ETAko ustezko bi kide Frantzian atxilotu izana eta atxiloketak ETA desegiteko bidea direla esan du.
Barreda pozik azaldu da Efe agentziari egindako elkarrizketan, Izaskun Lesaka eta Joseba Iturbide atxilotu ostean. Lehenengoa ETAko buruzagi garrantzitsuenetakotzat zuten, eta Iturbide Barajas aireportuko atentatuarekin lotzen dute.
"Atxiloketa garrantzitsuak dira eta atxilotutakoen identitateak berresten badira, ETA bururik gabe uzten duen polizia-jarduera litzateke", adierazi du.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea