Politika -

Frantzian

Izaskun Lesaka eta Joseba Iturbide ETAko ustezko kideak, atxilotuta

Frantziako Poliziak Macon eskualdean kokatutako hotel batean atxilotu ditu. Lesaka ETAko buruzagi nagusienetarikoa da.

Izaskun Lesaka Argüelles ETAko buruzagi nagusienetarikoa da. Argazkia: EFE
Izaskun Lesaka Argüelles ETAko buruzagi nagusienetarikoa da. Argazkia: EFE
ETAri kolpe handia eman zaiola dio Barne Ministerioak

01:31

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako Poliziak Izaskun Lesaka Argüelles ETAko buruzagi nagusienetarikoa eta Joseba Iturbide Otxoteka ETAko beste ustezko kidea atxilotu ditu larunbat gauean, terrorismoaren aurkako iturriek jakinarazi dutenez.

RCDI eta SDAT taldeek Espainiako Poliziaren lankidetzarekin egindako operazio izan da. ETAko ustezko bi kide hauek Macon eskualdean kokatutako hotel batean atxilotu dituzte.

Lesakak Frantziako hotelak eta etxaldeak erabili ohi zituen ezkutatzeko. Izaskun Lesaka Argüelles ETAko aparatu politikoko buruzagi nagusienetarikoa da. Lesakak, David Pla eta Iratxe Sorzabalarekin batera, ETAko azken agiriak idatzi omen ditu.

Hotelean ezkutatuta

Izaskun Lesaka eta Joseba Iturbide atxilotuak izan diren hotelean ezkutatuta zeuden, terrorismoaren aurkako iturriek adierazi dutenaren arabera.

Hotela Macón herrian dago, Lyon iparraldetik 70 kilometrora. Beste iturri batzuen arabera, Lesakak horrelako tokietan ostatu hartzen omen zuen joan-etorrietan ezkutatuta egoteko.

Bi atxilotutakoak, bertan, astebete inguru zeramatzatela uste dute iturri horiek.

Atxilotuak izan diren unean, armak zituzten Barne Ministerioak ohar batean adierazi duenez.

Hotela miatu dute

Halaber, Poliziak Lesaka eta Iturbide atxilotu duten hotela miatu dute. Ondoren, bi atxilotuak bertatik eraman dituzte 14:00ak aldera. Polizia ibilgailuan sartu aurretik, agenteei aurre egin diete eta oihuak bota dituzte. Bitartean, Poliziak hainbat poltsa atera ditu hotelatik.

Hotela Cours Moreau kalean dago eta inguruko zonaldean segurtasuna bermatzeko neurri handiak jarri dituzte. Halaber, goiz osoan zehar bertara sartzea debekatu dute, egoiliarrei izan ezik.

Aste honetako hirugarren atxiloketa

Egun batzuk bakarrik igaro dira Saul Curto ETAko beste ustezko kidea Frantzian ere atxilotu dutenetik. Ibilgailu batean zihoala atxilotu zuten. Matrikula faltsuak zeramatzan eta Barne Ministerioak dioenez, Curto ETAko zuloen arduraduna da.

Bilatze eta atxilotze agindua zuen Lesakak

Izaskun Lesaka Arguelles Iruñean jaio zen 1975eko urtarrilaren 5ean.

Terrorismoaren aurkako iturrien arabera, ETAren komunikatuen arduraduna da eta "aparatu militarrean" funtzio garrantzitsuak izan ditu..

Ibon Fernandez Iradiri "Susper" atzemandako dokumentuetan azaldu zen lehen aldiz Izaskun Lesakaren izena, ETAk kideak biltzeko zuen aparatuaren ustezko arduradun gisa. Hala ere, terrorismoaren aurkako iturriek esan dutenez, azken urteetan ETAren barruan gora egin zuen buruzagien atxiloketen ostean.

Jarrai eta Segiko kide izateagatik epaitu baino lehen ihes egin zuen. 2004an Auzitegi Nazionalak bilatze eta atxilotze agindua eman zuen eta Frantziako Justiziak lau urteko espetxe zigorra ezarri zion errekrutatze lanak egotzita.

Denbora honetan guztian Mexikon eta Frantzian ezkutatu omen da. Segurtasun indarren arabera, Mallorcan Carlos Saenz de Tejada Garcia eta Diego Salva Lezaun guardia zibilak hil ziren atentatuan parte hartu zuen, ETAk Espainian hildako azken biktimak.

Iturbide Frantziara joan zen 2010ean

Iturbide 1977ko maiatzaren 8an jaio zen Lesakan (Nafarroa) eta 2008an Donibane Lohizunen atxilotu zuten, Mikel San Sebastian eta Jose Antonio Martinez Mur ETAko ustezko kideekin batera.

2010ean Valdemoroko (Madril) espetxetik atera zen Madrileko Azca gunean atentatu bat egiten saiatzea egozten zioten epaian absolbitu ostean.

Halaber, erakunde terroristaren kide izatea eta lehergailuak izatea leporatzen zioten, izan ere, Barajaseko atentatuan "Elurra taldearekin" lotzen zuten. Hala ere, Auzitegi Nazionaleko zigor-arloko lehenengo sekzioak absolbitu egin zuen lotura bakarra Mattin Sarasolak egindako deklarazioa baitzen, eta ezin izan zuten horrek esandakoa berretsi.

Castellón eztanda egin zuen bonba-auto bat eramateagatik ere epaitu zuten 2008an, baina aske gelditu zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea