Politika -

Atxilotua

Saul Curto ETAko ustezko kidea kartzelatu egin dute, Frantzian

Espainiako segurtasun indarrek ETAren Frantziako zuloen arduraduna izatea leporatzen diote.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Saul Curto ETAko ustezko kidea, astelehenean Puy-Saint-Gulmierren (Frantzia) atxilotua, kartzelan sartu zuten atzo hainbat delitu leporatuta, terrorismoa besteak beste, epaitegietako iturriek jakitera eman dutenez.

Terrorismoaren kontrako epaileak helburu terroristak dituen gaizkile taldekoa izatea, erakunde antolatua ezkutatzea, nortasun agiriak faltsutzea eta matrikula faltsuak erabiltzea leporatzen diote, hain zuzen ere.

Espainiako segurtasun indarrek ETAren Frantziako zuloen arduraduna izatea leporatzen diote Puy-Saint-Gulmirren atxilotutako ETAko ustezko kideari.

Curtok ez du auzibiderik Espainian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea