Politika -

Kataluniaren kontrako boikota

Masek ohartarazi du Espainiari ere kalte egingo liokeela boikotak

Generalitateko presidenteak uste du nazioartekotutako enpresei "gutxi" axola diela independentziak, eta Katalunian saltzen duten enpresentzat "interesantea" izan daitekeela.

Artur Mas Generalitataren presidentea. Foto: Efe
Artur Mas Generalitataren presidentea.
Artur Mas Generalitataren presidentea. Foto: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Artur Mas Generalitateko presidenteak ohartarazi du Kataluniako produktuen kontrako balizko boikotak Espainiari ere kalte egingo liokeela.

Pimec patronalak azaroaren 25eko hauteskundeetako hautagaiekin antolatutako hitzaldi-sortaren baitan, independentziari buruzko iritzia enpresaren izaeraren araberakoa dela azpimarratu du Generalitateko presidenteak Kataluniako 200 bat enpresari txiki eta ertainen aurrean.

Masen esanetan, nazioartekotuta dauden enpresei "gutxi" axola zaie Katalunia Espainiarekiko independentea den ala ez. Kataluniako merkatura mugatzen diren enpresentzat, berriz, independentziaren aukera "interesantea" izan daitekeela uste du.

Masek aitortu du Espainiako merkatuan saltzen duten enpresena dela "arazoa", baina lasaitasun mezua helarazi die. Izan ere, Espainiatik Kataluniako produktuei boikota egitea Espainiari ere ez zaiola komeni gogorarazi du.

Josep Lluis Carod-Rovira ERCren buruzagi ohiak Madrilgo Joko Olinpikoei buruz egindako adierazpenen harira Kataluniako cavaren salmentek izan zuten beherakada dela eta, Masek ez du "boikot" hitza aipatu, baina antzeko ekimenek "kanpoko enpresei ere" kalte egingo liekeela azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea