Politika -

ETA-ko ustezko kidea

Saul Curto Lopez ETAko ustezko kidea Parisera eraman dute

Espainiaren arabera, Curto Frantziako zuloetako arduraduna da. Frantziarentzat, ordea, taldearen logistika-sailaren partaidea da soilik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Astelehenean Frantziako Puy-Saint-Gulmier herrian atxilotu zuten Saul Curto Lopez ETAko ustezko kidea Parisera eraman dute igande goizean epailearen aurretik pasatzeko asmoz.

Iturrien arabera, Terrorismoaren aurkako zuzendaritzaordean (SDAT) dago, Frantziako hiriburuko kanpoaldean, eta arratsaldean Justizia Auzitegira eramango dutela uste da.

Espainiaren arabera, Curto ETAren Frantziako zuloetako arduraduna da. Frantziarentzat, ordea, taldearen logistika-sailaren partaidea da soilik.

SDATen operazioa

Lapurtutako auto batean zihoala atxilotu zuten gaztea, SDATeko agenteen eta Polizia Nazionalaren Informazio Bulego Orokorraren artean antolatutako operazio baten ondorioz.

Fiskalak dokumentazioa, administrazioaren dokumentuak eta auto-matrikulak faltsifikatzea leporatzen dio. Horrez gain, talde armatua baten estalketa eta helburu terroristak dituen gaizkile elkarte bateko partaide izatea egozten dio Curtori.

Mikel Almandoz aske geratu da

Mikel Almandoz preso burlatarra aske geratu da. Almandoz gaur ekarri dute Frantziatik Espainiara hegazkinez. 2003tik dago preso Almandoz, hamabi urteko espetxe zigorra jasota.

Espetxe desberdinetatik igaro ondoren, baldintzapeko askatasuna eskuratu zuen eta bere kaleratze data irailaren 24an finkatu zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea