Politika -

Independentzia aztergai

Aznar: 'Konstituzioa hausteak Europatik irtetea esan nahi du'

Gobernuko presidente ohiak esan du Espainia ez dela hautsiko eta nazionalistei desleialtasuna aurpegiratu die.

Jose Maria Aznar Espainiako Gobernuko presidente ohia. EFE
Jose Maria Aznar Espainiako Gobernuko presidente ohia.
Jose Maria Aznar Espainiako Gobernuko presidente ohia. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Maria Aznar Gobernuko presidente ohiak Espainia ez dela hautsiko esan du, eta nazionalistei desleialtasuna aurpegiratu die. "Konstituzioa haustea, hori egiten duenarentzat, Europatik irtetea da", azpimarratu du. 

Aznarrek Espainiako batasuna babestu du era sutsuan, Mario Vargas Llosa idazleari FAES saria ematean egindako hitzaldian. Mariano Rajoy Gobernuko presidentea ere ekitaldian izan da.

FAES fundazioko presidenteak azaldu duenez, nazionalismoak Espainiarekin eta Konstituzioarekin arazoak izateaz gain, Ongizate Estatuarekin, gizarte irekiarekin, aniztasunarekin eta globalizazioarekin ditu.

Gertatzen ari denaren aurrean, eredu aldaketa bat proposatu du "oinarri konstituzionalak eta askatasunekoak berresteko, baztertze maniobren eta xantaien aurrean".

Aznarrek nazionalistei "historia faltsutzea" leporatu die, eta eurengatik espero zen gauzarik txikiena paktu historikoaren truke adostasunari leialtasuna izatea zela azaldu du.

Halere, horren ordez, "demokraziarekin eta legearekin desleialtasuna burutzea" deitoratu du.

"Kataluniak ezin du batera mantendu, espainiarra ez bada", azaldu du. Halaber, Espainiaren batasuna bakarrik dagoela jokoan pentsatzen duena oker dabilela adierazi du, Kataluniaren segurtasuna omen dago eta jokoan, haren ustez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea