Politika -
Kartzela-politika
Etxeratek ez du beste 'Uribetxebarria kasu bat' nahi
Bestalde, EH Bilduko alderdiek, Ezker Batuak, eta Hiru, EHNE eta LAB sindikatuek, besteak beste, euskal presoen eskubideen alde Baionan egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin dute.
Erredakzioa
Etxerat euskal presoen senideen kolektiboa "pozik" agertu da Josu Uribetxebarria presoak sendagiria jaso eta etxera itzuli ahal izan duelako. Hori horrela, egoera berdina "ez errepikatzea" eskatu du. Era berean, gaixotasun larri sendaezinak dituzten 12 preso askatzea aldarrikatu du.
Agiri baten bitartez, Etxeratek "besarkada handi bat" bidali dio Uribetxebarriari eta haren senideei. Hala ere, Uribetxebarriak "etxean duela urte asko" egon behar zuela gogorarazi du eta gogor kritikatu du egoera "oso muturrekoa izan arte" askatu ez izana.
Azkenean, Uribetxebarriarekin gertatu dena "ez errepikatzea" aldarrikatu du.
Atxikimendua Baionako manifestazioari
Bestalde, EH Bilduko alderdiek, Ezker Batuak, eta Hiru, EHNE eta LAB sindikatuek, besteak beste, euskal presoen eskubideen alde, azaroaren 10ean, Baionan, egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin dute.