Politika -

Hauteskundeak

Rubalcaba: 'Ez dut kargua utziko, amaierara arte jarraituko dut'

Igandean, EAEko eta Galiziako hauteskundeetan, sozialistek izandako emaitzak baloratzeko agerraldia egin du gaur Rubalcabak.

Alfredo Perez Rubalcaba, PSEko ekitaldi batean. Argazkia: EITB.
Alfredo Perez Rubalcaba, PSEko ekitaldi batean. Argazkia: EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kargua uztea ez duela inoiz pentsatu eta “bukaerara arte” alderdiaren buru izango dela adierazi du gaur Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko idazkari orokorrak.

Igandean, EAEko eta Galiziako hauteskundeetan, sozialistek izandako emaitzak baloratzeko agerraldia egin du gaur Rubalcabak. Alderdikide batzuek hauteskunde horietan izandako datu txarren inguruan hausnarketa egiteko eskatu diote Rubalcabari.

Alderdiko kideek herritarren konfiantza berreskuratzeko saioa zuzentzeko aukeratu zutela azpimarratu du. “Agindutakoa beteko dut”, gaineratu du.

“Hori da amaierara arte beteko dudan lana. Ez dut kargua uztea inoiz pentsatu”, azpimarratu du. Hala ere, Galiziako eta EAEko hauteskundeetan gertatutakoaren inguruan “hausnarketa” egin behar dutela onartu du.

Rubalcabaren hitzetan, “inork” ez dio kargua uzteko eskatu, ez aurrez aurre, ez telefonoz ezta Twitter bidez ere.

Presidentetzarako hautagai izateko prest dagoen galdetu diote kazetariek, baina ez du erantzunik eman. “Hartzeko unea heltzen denean, hartuko dugu erabaki hori”.

Patxi Lopez lehendakariak egindako kudeaketa babestu du Rubalcabak. Horren hitzetan, sozialistek Euskadin gobernatu izana “merezi izan du”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea