Politika -
Emaitzen balorazioa
UPyDk ez du EH Bildurekin 'harreman normalik izango'
Hala ere, Maneirok ez du baztertu Legebiltzarreko bozketa batzuetan koalizioarekin bat egitea.
Erredakzioa
Gorka Maneiro UPyDko legebiltzarkideak ez duela EH Bildurekin "negoziatuko, ezta harreman normalik izango" adierazi du, ez delako "alderdi demokratikoa". Hala ere, zerga gaiak edo beste batzuk bozkatzeko orduan, ez du baztertu eurekin bat egitea.
Gasteizen egin duen prentsaurreko batean EAEko hauteskundeetako emaitzak baloratu ditu Maneirok eta zehazki, bere alderdiak eskuratutakoak; izan ere, Legebiltzarreko eserlekuari eutsi dio nahiz eta boz gutxiago lortu dituen.
Konstituzionalismoaren baloreak defendatzen jarraituko duela esan du eta "jende-olde nazionalistaren aurrean izututa" dauden herritarrei itxaropen mezu bat bidali nahi izan die.
"Noizbait gehiengo nazionalista Espainiarekin haustura bilatzeko erabiliko dute eta independentziarantz joateko", adierazi du.
EH Bilduren kasuan, lortutako babesak Euskal Herrian "lehen mailako arazo etikoa" dagoela erakusten duela berretsi du, "Batasuna zenak ez duelako ETAren historia kriminala kondenatu", ondorioztatu du.