Politika -

Euskal Finantzen Kontseilua

Bilbao: 'Kontuak makillatzeko elkartu dira PSE eta Bildu'

"PSE ez da ohartu joan den igandean hauteskundeak izan zirela eta orain bere funtzioa botere-aldaketa prestatzea dela", kritikatu du Bizkaiko ahaldun nagusiak.

Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusia. Argazkia: EITB
Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusia. Argazkia: EITB
Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusia. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Luis Bilbao Bizkaiko diputatuak uste du 2012ko aurrekontuaren likidazioa “makilatzeko” bat egin dutela Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Diputazioak, eta, bere hitzetan, horrek Gobernu sozialistaren “irudia garbitzea dakar”.

Hala adierazi du Onda Vascan egindako elkarrizketan atzoko Euskal Finantzen Kontseiluaren bileran gertatutakoari buruz galdetu diotenean. Enpresek bueltatutako dirua banatu ala ez erabakitzerakoan lau administrazioak eztabaida izan zuten.

Jaurlaritzak diru hori kontuan izatea defendatu zuen eta Gipuzkoako Diputazioaren babesa lortu zuen. Bizkaiko eta Arabako diputazioak, berriz, kontra agertu ziren eta ‘opor fiskal’en auzia Europak argitu gabe dagoela argudiatu zuten. Alderdi Sozialistak eta Bilduk bat egin izana “behin-behineko” zerbait den edo etorkizunean akordio gehiagotara helduko diren ez dakiela esan du. Alabaina, “bi alde horiek elkartu izanak harrituta” utzi duela aitortu du. Nolanahi ere, Bizkaiko ahaldun nagusiarentzat Eusko Jaurlaritzaren jarrera da “deitoragarriena”. “Badirudi ez direla ohartu joan den igandean hauteskundeak izan zirela eta orain euren funtzioa botere-aldaketa prestatzea dela, Jaurlaritza berria baita erabakia hartu behar duena”, azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea