Politika -
Estrasburgok
Parot doktrinaren epaiaren aurkako Espainiaren helegitea, onartuta
Ines del Rio Prada ETAko kideari "Part doktrina" era irregularrean ezartzeagatik Espainia zigortu zuen epaia berrikusiko dute eta ebazpen berri bat emango du Estrasburgok.
Erredakzioa
Ines del Rio ETAko presoari "Parot doktrina" era irregularrean ezarri ziotela ebatzi zuenepaiaren aurka Espainiako Gobernuan jarritako helegitea aintzat hartu du Europako Giza Eskubideen Auzitegiak.
Joan den urriaren 4an, Gobernuak helegitea jarri zuen. izan ere, Estrasburgok Ines del Rio askatzea agindu zuen eta 30.000 euroko kalte-ordaina eskatu zuen beretzat, Parot doktrina era irregularrean ezarri ziotelakoan.
Europako Giza Eskubideen Auzitegiak del Rio Prada kasuaren auziaren epaia berrikusiko du orain.
Auzitegiko salako 17 epaileek ebazpen berri bat eman beharko dute eta joan den uztailaren 10ean eman zenarekin bat egin dezake ala ez.
Estrasburgoko epaiaren arabera, Parot doktrinak "lana egiteagatik emandako espetxe onura kentzearen inguruan 1973ko zigor kodeak dioena baztertzen du" eta horregatik, Ines del Rio presoa "lehenbailehen aske uzteko" eskatu zuen.
Ohiko prozedura betez gero, Auzitegiak aldeetako argudioak entzuteko epaialdi berri bat egingo du datozen hilabeteetan eta ondoren, ebazpen berria emateko burubideak hasiko ditu.
Epaiak ETAko beste preso batzuei ere egin lieke, izan ere, orain astebete 20 presok Parot doktrinaren aurkako helegitea aurkeztu zuten Estrasburgon.