Politika -

Bartzelonan

Gallardon: 'Legea betetzen ez dutenek ez dute errespeturik merezi'

Kataluniaren balizko independentziaren eta Eskoziako erreferendumaren inguruan galdetuta, "nazioarteak ez duela legeditik at dauden bideak aintzat hartuko" ohartarazi du Justizia ministroak.

Alberto-Ruiz Gallardon Justizia ministroa. EFE
Alberto-Ruiz Gallardon Justizia ministroa.
Alberto-Ruiz Gallardon Justizia ministroa. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alberto-Ruiz Gallardon Justizia ministroa Bartzelonan egon da eta bertan, "herrialde baten errealitatea aldatzeak, legeditik at, ez du errespeturik merezi", esan du eta "nazioarteak ez duela legeditik at dauden bideak aintzat hartuko" ohartarazi du.

"Inork ez luke ulertuko legeditik kanpo dauden prozedurak ezartzea. Ez dut balorazio politikorik egingo, baina Eskoziaren kontsultak legedi britainiarrarekin bat egiten du", esan du Gallardonek Kataluniaren balizko independentziaren eta Eskoziako erreferendumaren inguruan galdetuta.

"Nazioarteko aurrekariak aipatzen badira, legediarekin bat egin dutela nabarmendu behar da. Horregatik baimendu du Britainia Handiko Parlamentuak erreferenduma, ez Eskoziakoak", gaineratu du ministroak Bartzelonako Abokatuen Eskolako Nazioarteko Arbitraje Batzarreko amaiera ekitaldian.

Bestalde, "segurtasun juridikorik gabeko herrialde bat" ezin dela inbertsioentzat erakargarria izan adierazi du: "legeak errespetatzen ez diren toki batean inork ez du inbertsioak egitea aurreikusten", esan du.

Adierazpenak Justizia ministro gisa egin dituela azpimarratu du ministroak, izan ere, legeak errespetatzen ez dituenak, "ez duela errespeturik merezi" uste du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea