Politika -

Eztabaida parlamentuan

Nafarroako oposizioak gogor kritikatu du Barcinaren hitzaldia

UPN eta PP izan dira elarpen positiboak ikusi dituzten bakarrak. PSNk, NaBaik, Bilduk eta I-Ek, aldiz, "edukirik gabeko hitzaldia" eta "aurreikustekoa modukoa" izan dela adierazi dute.

Oposizioaren ustez, Bracinaren hitzaldiari "edukia falta izan zaio".
Nafarroa | Nafarroako oposizioak Barcinaren hitzaldia kritikatu du
Oposizioaren ustez, Bracinaren hitzaldiari "edukia falta izan zaio".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Yolanda Barcina Nafarroako presidenteak Foru erkidegoaren egoeraren eztabaidan egindako hitzaldiak kritika gogorraj jaso ditu. Oposizioaren iritziz, Barcinaren bi orduko hitzaldian "kantitatea kalitatearen gainetik" jarri du.

Barcinaren hitzaldiaren ostean, Roberto Jimenez PSNko idazkari nagusiak esan du "hitzaldi oso luzea" izan dela "ezer ere ez esateko". Jimenezen hitzetan, "hitzaldia aurreikusteko modukoa", izan da, "erkidgoak bizi duen eguneroko egoeratik oso urrunekoa".

NaBai: 'Proiektu falta'

Patxi Zabaleta NaBaiko bozeramailearen ustez, presidenteak "kantitatea erabili du proiektu eta kalitate falta" ezkutatzeko, izan ere, ez du "arazo nagusiez hitz egin, eta xehetasunetan galdu da", "inolako proposamen zehatzik egin gabe".

Bildu: 'Hitz asko, edukirik ez'

Mayorga Ramírez Bilduko bozeramailearen iritziz, presidentearen hitzaldiak "hitz asko" izan ditu, "baina edukirik ez", eta "bere buruarekin eta egindako lanarekin zein atsegin dagoen" baino ez du esan. Ondorioz, kea baino ez du sortu "Bilduko emakumeei zein gizonei irain eginez", eta hori, Ramirezentzat, "oso tristea da".

I-E: 'Ezer ez esateko hitz egin du'

I-Eko Jose Miguel Nuinek, bestalde, "bi ordu eta erdiz hitz egin eta ezer ez esatea" leporatu dio Barcinari, "ez baitu egungo egoeraz ezer ere esan. Ez du ekonomia berpizteko eta langabeziaren kontra borroka egiteko proposamenik iragarri".

PP: 'Egindako lana goratu baino ez du egin'

PPko Enrique Martinen kritikak arinagoak izan dira. Bere hitzetan, Barcinaren hitzaldia "luzea, zuzena eta formala" izan da, baina zenbait gaietan " zehaztasuna falta izan zaio eta egindako lana goratu baino ez du egin".

UPN: 'Proposamenak izan ditu"

Barcinaren hitzaldiaren alde egin duen bakarra Carlos Garcia Adanero UPNko bozeramailea izan da. Bere ustez, Nafarroako presidenteak "eguneko arazoentzako konponbideak aurkeztu ditu, ekonomia suspertzeko, eta hori oinarrizko gauza da".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea