Politika -

Eztabaida Nafarroan

Zentsura mozioa aurkezteko desafioa bota dio Barcinak oposizioari

Horrez gain, Nafarroako presidenteak erreforma fiskala egingo duela iragarri du, diru gehiago biltzeko baina "zergak igo barik".

Barcinak hauteskundeak deitzea baztertu eta alderdien arteko akordioen alde egin du. Efe.
Yolanda Barcinak ez du hauteskundeak aurreratzeko asmorik

00:59

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidenteak zentsura-mozioa aurkezteko desafioa bota dio oposizioari "nazionalisten gobernua nahi izanez gero". "Horrela ez bada", gaineratu du, "has gaitezen ahaleginak eta indarrak batzen, mesedez".

Nafarroako presidentearen hitzetan, UPNren ustez "ez da hauteskundeak deitzeko momenturik egokiena", izan ere "hauteskundeak ez dira konponbidea, arazoa baizik, eta Nafarroako herritarrak eta enpresak pairatzen ari diren krisiari ez dio mesederik egingo".

konponbidea akordioak egitea da

Erreforma fiskala

Horrez gain, Barcinak erreforma fiskala egiteko proposmaena aurkeztu du Nafarroako Parlamentuan. Barcinaren arabera, erreformak "diru gehiago biltzea ekarriko du baina zergak igo gabe". Horrez gain, enpresarien onurak berriro inbertitzea ere bultzatuko du.

Nafarroaren egoerari buruzko eztabaidan egindako leen hitzaldian, Barcinak zenbait proposamen fiskal azaldu ditu, eta krisia gainditzeko ezinbestekotzat jo du "administrazio publikoen herstura eta ekonomia bultzatzen duten neurri fiskalak uztartzea". Hori da, Barcinaren ustez, gizarte zerbitzuak, osasuna eta hezkuntza bermatzeko bidea.

Sektore publikoaren murrizketa

Hori guztiaz gain, Nafarroako exekutiboak elkarte publikoen bigarren berregituraketa prozesua ere iragarri du. Helburua, ekarte horien bolumena % 20 eta % 30 artean murriztea da, eta 800.000 euro aurreztea.

Barcinak azpimarratu egin du leen berregituraketa prozesuan elkarte publikoak 38 izatetik 13 izatera pasa zirela, eta bigarren berregituraketa legegintzaldiko bigarren urtean egingo dela aurreratu du.

Autogobernuaren defentsa

Yolanda Barcinak autogobernuaren defentsa sutsua egin du, eta eskumenei kalte egiten saiatzen badira, hitzarmen ekonomikoan eta Hobeagotzeko Legean bildutako baliabideak erabiltzeko prest daudela esan du, baita, beharrezkoa izanez gero, epaitegietara jotzeko ere.

Erkidegoaren egoerari buruzko eztabaidan, autogobernua "irmotasunez eta uste osoz" defendatzen dutela azpimarratu du. Horrez gain autogobernua arduraz eta "nafarren beharrizanei eta arazoei erantzuteko" erabiltzen dutela adierazi du.

ETAren amaiera

Yolanda Barcinak ere ETA izan du hizpide, ekintza armatuen etena iragarri zuenetik lehen urteurrena betetzear dagoenean. Presidenteak "guztien artean elkarlanean aritu eta ETAren behin betiko amaiera eta bere proiektu politikoarena lortzeko".

Barcinak gogora ekarri du ETAren adierazpena "poztasunez eta lasaitasunez" hartu zutela, baina "zuhurtziaz eta mesfidantzaz ere", izan ere, iragarpenari "gauzak falta zitzaizkion", ETA ez baitzen desegiten, ez zituen armak ematen ezta biktimei narkamenik eskatzen ere.

Ecofinen egotea nahi dute

Aurreko gaiari lotuta, Yolanda Barcinak esan du Nafarroak "Ecofinen egon behar duela". Hori dela era, "Foru Ogasuneko teknikariak Ecofinen lantaldearen bileretan egotea eskatuko du Nafarroako Gobernuak".

Presidenteak adierazitakoaren arabera, Gobernuak Parlamentuaren babesa eskatuko du Ecofin, Europan erabaki tributarioak hartzen dituen erakundean, egoteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea