Politika -

Espainia, kondenatuta

Martxelo Otamendi: 'Espainian torturatzea merkea da'

Martxelo Otamendi Egunkaria-ko zuzendari ohiak esan du Espainian torturatzea merkea dela, ikertzeko deliturik errazena izan arren.

Martxelo Otamendi kazetaria Iñigo Iruin abokatuarekin batera emandako prentsaurrekoan. EITB
Martxelo Otamendi kazetaria Iñigo Iruin abokatuarekin batera emandako prentsaurrekoan.
Martxelo Otamendi, pozik epaiarekin

02:19

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Martxelo Otamendi Egunkaria-ko zuzendariak Espainian torturak egitearen zigorgabetasuna salatu du astearte honetan, "aurreikusteko moduko" delitua eta ikertzeko "errazena" den arren.

Otamendik emandako prentsaurrekoan Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren epaiari buruz hitz egin du, horrek Espainia kondenatu du, 24.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio Otamendiri, 2003an atxilotu eta gero tortura salaketak "eraginkortasunez" ikertu ez zituelako.

Berriako egungo zuzendariak azaldu duenez, ez zen Egunkaria auzian tratu txarrak jasan zituen auzipetutako bakarra izan. Halaber, Euskadin eta nazioarte mailan torturarekin amaitzeko lan egiten duten erakunde guztiak aitortu ditu.

Otamendiren hitzetan, "Espainian torturatzea merkea da", Estatuak 24.000 ordaintzea nahiago duelako "torturak lan egiteko metodoa" izateari utzi baino. Horrez gain, tratu txarren errudunak "inoiz" ez atxilotzea "sinesgaitzat" jo du, aurreikusteko moduko" delitua eta ikertzeko "errazena" den arren.

Tratu txarren kasuan, jakin jakiten da "nork egin duen, noiz eta non izan" den delitua, eta zalantza eragin dezakeen gauza bakarra "nola" da, esan duenez, atxilotuei tratu txarrak egiteko hainbat sistema daudelako.

Estrasburgoko Auzitegiak "era dotorean" Egunkaria-ko auzipetuak tratu txarrak jasan zituztela adierazi du "lerro artean", "esan ezin dudan arren".

Iruin: 'Estrasburgok ANko epaile baten pasibotasuna zigortu du lehengoz'

Iñigo Iruin abokatuak epaiaren garrantzia nabarmendu du, azaldu duenez, azken hiru urteotan Giza Eskubideen Europako Auzitegiak bi kasu gehiago soilik eman ditu epai berarekin.

Europako Auzitegiak lehenengo aldiz Auzitegi Nazionaleko epaile baten "pasibotasuna" kritikatu du torturen salaketa baten aurrean, adierazi du.

Abokatuaren ustez, epaiak atxilotuen inkomunikazioarekin lotutako Espainiako legezko agindu batzuk zalantzan jarri ditu, besteak beste, atxilotua non dagoen ez informatzeko aukera eta abokatuaren hitz egiteko debekua.

Iruinen hitzetan, epaiak honako hau adierazi du: Espainiako "salbuespenezko legeen" alde batzuek Giza Eskubideen Europako Hitzarmena urratzen dutela, Espainiako Konstituzioaren kontra joateaz gain.

Halaber, Europako Gorteak Torturaren Prebentziorako Batzordearen aholkuak bere egitea aintzat hartu du, besteak beste, atxilotuak grabatzea eta konfiantzazko mediku batek horiek aztertzea.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea