Politika -

Estrasburgoko Epaitegian

ETAko 20 presok 'Parot doktrina'ren aurkako helegitea aurkeztu dute

Aurrez, Europako epaitegiak Espainia zigortu zuen Giza Eskubideen Europako Hitzarmena urratzea egotzita Ines del Rio presoaren kasuan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Amaia Izko eta Olivier Peter ETAko 20 presoren abokatuek helegitea aurkeztu dute "Parot doktrina"ren aurka Estrasburgoko Giza Eskubideen Europako Auzitegian, gaur goizean, Herrira mugimenduak jakinarazi duenez.

"Parot doktrina"rekin zigor murrizketak kondena bakoitzari ezartzen hasi ziren, urte kopuru guztiari beharrean. Estrasburgoko Giza Eskubideen Europako Auzitegiak "Giza Eskubideen Europako Hitzarmeneko 5. eta 7. artikuluak urratzen dituela", salatu du Herrirak.

Orotara, 67 presori eragin die 197/2006 doktrinak eta Europako auzitegiak "Espainia zigortu zuen Giza Eskubideen Europako Hitzarmena" urratzeagatik Ines del Rio presoaren kasuan, Herrira mugimenduak azaldu duenez.

"Euskal gizartearen gehiengoak neurri hori gaitzetsi du", aurrez epailetzak zalantzan jarri duena eta ondoren Estrasburgoko Giza Eskubideen Europako Auzitegiak baztertu duena, gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea