Politika -

Zigor Kode berria

'Biziarteko kartzela' eta segurtasun zaintza, Zigor Kode berrian

Ministro Kontseiluak Zigor Kodearen erreformaren lege-aurreproiektua onartu du eguerdian. Neurri berrien artean, emakumeen kontrako indarkeria zigortzen dutenak daude.

Alberto Ruiz-Gallardón Espainiako Justizia ministroa. Argazkia: EFE
Alberto Ruiz-Gallardón Espainiako Justizia ministroa.
Zigor kode berriaren berrikuntzak ezagutzera eman dira

01:17

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email
Ministro Kontseiluak Zigor Kodearen erreformaren lege-aurreproiektua onartu du Alberto Ruiz-Gallardon Espainiako Justizia ministroak urtebeteko epean erreforma onartuta eta indarrean egotea espero du

Zigor Kode berrian, bi figura berri agertzen dira: biziarteko kartzela berrikuspenduna eta segurtasun zaintza.

Lehenengo kasua biziarteko kartzelaren modukoa da, baina desberdintasun batekin: presoak gizarteratuta dagoela frogatzen badu, askatasuna lor dezake. Dena dela, presoak 25 eta 35 urte bitartean egon beharko du kartzelan, gutxienez. Hilketa terrorista, magnizidio, genozidio eta bestelako hilketa kasu batzuetan aplikatuko da.

Zigor Kodeko beste berrikuntzetako bat segurtasun zaintzarena da. Segurtasun neurri gisara aurkeztu du Gobernuak, eta, horren arabera, presoa beste 10 urtez kartzelan eduki dezake, zigorra bete ondoren, arriskutsua dela uste badu epaileak. Neurri hori hilketa, homizidio, bahiketa, sexu-eraso edo terrorismo kasuetan aplikatuko da.

Emakumeen kontrako indarkeriaEmakumeen kontrako indarkeriarekin lotutako hainbat berrikuntza ere jasotzen ditu lege-aurreproiektuak. Horidela eta, behartutako ezkontza eta emakumearen kontrako beste jarrera batzuk zigortu egingo dira.

Hiru urte arteko kartzela-zigorra jasoko dute emakume bat ezkontzera behartzen dutenek, eta sei hilabete eta urtebete arteko zigorra jasoko dute baimenik gabe pertsona baten irudiak zabaltzen dituztenek.

Gainera, jazarpen jarrerak ere tipifikatuko dira, eta bi urte arteko zigorrak aurreikusten dira, emakumea kontrolatzeko edo jazartzeko jarduerak egiten dituztenentzat.

Finantza eskandaluak eta kudeaketa txarra zigortu egingo diraZigor Kode berriak administrazio desleialen delituak zabalduko ditu finantza eskandaluen eta enpresen kudeaketa txarraren arduradunak jarraitzeko, baita enpresak porrot egitea eragiten dutenei ere edota hartzekodunen lehiaketan sartzen direnei.

Aurreproiektuko legearen testuan irakur daitekeenez, administrazio desleialaren delituak abusuaren bitartez egindako kudeaketa desleiala egiten duena zigortuko du, “arrisku egoera sortzen duena”.

Beste erreformakZigor Kode berriak gorrotoa bultzatzea zigortuko du, horren eragilea arrazoia arraza, erlijioa edo jatorria dela ere. Halaber, gizateriaren kontrako hilketak ukatzea zigortuko du erreformak, batik bat Holokaustoaren kasuan, eta biolentzia erabiltzea bultzatzen badu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea