Politika -

Ministroen Kontseilua

Gobernuak Zigor Kodearen erreforma onartuko du gaur

Neurri berrien artean, erreformak biziarteko kartzela-zigor berrikuspenduna eta zigorra bete duten presoentzako "segurtasunezko zaintza" bilduko ditu.

Alberto Ruiz Gallardon presentó un informe sobre la reforma que hoy se aprueba. Efe.
Zigor Kodea erreforma | Gobernuak Zigor Kodearen erreforma onartuko du
Alberto Ruiz Gallardon presentó un informe sobre la reforma que hoy se aprueba. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ministroen Kontseiluak Zigor Kodearen erreforma onartuko du gaur. Erreforma legearen aurreproiektuak kartzela-zigor berrikuspenduna eta segurtasunezko zaintza bilduko ditu, besteak beste. Segurtasunezko zaintzak delitu oso larrien kasuan aplikatuko da, eta gaizkilea zaintzapean jarriko du kartzela-zigorra bete ondoren.

Justizia Ministerioak konfirmatuta, Mariano Rajoyren kabineteak aurreproiektua mahai gainean izango du, eta aurreproiektuak Alberto Ruiz-Gallardon ministroak irailaren 14an aurkeztutako txostenaren edukiak bilduko ditu.

Txosten horrek erreforma aztertu eta atentatu delituaren aldaketa aipatzen zuen, segurtasun indarretako agenteen eta asistentzia eta erreskate zerbitzuetako kideen kontrako erasoa eta indarkeriaren erabilera eta mehatxu larriak aurreikusita.

Erresistentzia pasiboak eta desobedentziak sei hilabete eta urtebete arte zigorra izaten jarraituko dute. Protesten eta manifestazioen kasuan, ordena publikoaren asaldaketa eta indarkeria ekintzak zigortuko dituzte, baina ez mobilizazioak deitzea.

Aurreko txostaren arabera, biziarteko kartzela-zigor berrikuspenduna giza hilketa terroristen kasuan aplikatuko da, baita erregearen, printze oinordekoa eta atzerriko estatuburuen kontrakoetan.

Halaber, gizartearen gaitzespena eragiten duten zenbait delituen kasuan ere biziarteko kartzela-zigor berrikuspenduna aplikatzeko aukera izango da biktima 16 urtez beherakoa denean edo sexu-askatasunaren kontrako delitua denean, besteak beste.

Segurtasunezko zaintza

Espainiako araudian lehen aldiz, erreformak segurtasunezko zaintza aurreikusten du bereziki larriak diren delituen kasuan. Neurriak gaizkileen askatasuna mugatuko du, gehienez 10 urtez, kasu oso berezietan. Zaintza kartzela-zigorra bete ostean ezarriko da, tribunal batek gaizkilearen arriskua aztertu ondoren.

Horrez gain, eta biktima aurkitzen ez den kasuan, legez kontrako atxilotze delitua aldatuko da, eta zigor bakarra izango du, giza hilketari dagokion berbera. Faltak kodetik kendu egingo dira, zigor-gaitzespena merezi dutenak izan ezik, baina delitu arinak izango dira. Horien zigorra isuna izango da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea