Politika -
Peraltan
'Ongizatearen Estatuaren aurkako kontu garbitzeaz' kexatu da PSOE
Soraya Rodriguez Nafarroan izan da eta aurrekontuek "ekonomia berpizteko ezer ez dutela" kritikatu du.
Erredakzioa
PPren politika ekonomikoek dakartzaten "Ongizatearen Estatuaren aurkako kontu garbitzea" kritikatu du Soraya Rodriguez PSOEk Kongresuan duen bozeramaileak.
PSNk Peraltan antolatu duen Arrosaren Egunean, langabezia areagotzearen eta pertsonen bizi kalitatea okertzearen ardura egotzi dio Gobernuari.
Aurrekontuak kritikatu ditu "zorra 10.109 milioitan handitzen delako eta ekonomia berpizteko ezer ez dagoelako". Bere iritziz, Bankia bezalako bankuei emandako diruak "espainiarrei bizkarra ematea" dakar, izan ere, "Osasunean eta Hezkuntzan aurten kentzen den kopuru bera" dela adierazi du. Bestalde, Roberto Jimenez PSNko idazkari orokorra kezkatuta azaldu da "Espainia eta Nafarroa hiltzen" ari direlako, eta "gauzak beste era batera" egin daitezkeela defendatu du.