Alderdiak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alba Garciak, Edurne Garciak eta Lander Martinezek gidatuko dute Sumarren asanbladarako hautagaitza bateratua

Garai Berria izeneko hautagaitza azaroaren 27tik 29ra egingo dituzten bozketen bidez berretsi beharko dute. Azaroaren 30ean Arrupe Etxean (Bilbo) egingo duten ekitaldian iragarriko dute emaitza.
sumar2
Alba García, durante la campaña electoral. Foto: EFE

Sumar Mugimendua I. Asanblada Nazionalera bidean da. Azaroaren 30ean izango da, Bilboko Arrupe Etxean, eta alderdiaren gidaritza hartzeko aurkeztu den hautagaitza bateratua aurkeztu dute: Garai Berria.

Hautagaitzaren buru izango dira Alba Garcia Martin —Sumarren lehendakarigai izan zena eta egun Legebiltzarrean aholkulari lana egiten duena—, Lander Martinez —Bizkaian diputatu dena eta Estatu mailan finantza eta idazkaritza teknikoko ardurak dituena— eta Edurne Garcia Larrimbe arabarra —Sumar Mugimenduaren sustatzaileetako bat izan zena.

Prozesu horrekin alderdiaren proiektua EAEn indartu nahi dute, hauteskunde autonomikoetako emaitza kaskarren ostean (legebiltzarkide bakarra lortu zuten). Antolatzaileen arabera, "ideologikoki berregituratu behar gara, eta Euskadin egonkortzeko ibilbide orria sustatu behar dugu kolektiboki".

Hautagaitza berresteko prozesua bozketa bidez egingo dute, azaroaren 27tik 29ra, eta 30ean Bilboko Arrupe Etxean egingo duten Asanblada Nazionalean emango dute emaitzaren berri. Hori horrela, oinarri politiko, etiko eta antolakuntzazkoak ezarriko dituzte ziklo politiko berriari begira.

Albiste gehiago politika

ubarretxena torres
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Eskualdatzeko dauden eskumenak ixteko 10 proposamen zehatz"aurkeztu dizkio Jaurlaritzak Espainiako Gobernuari

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuak hamar dokumentu eman dizkio gaur  Angel Victor Torres Espainiako Gobernuko Lurralde Politikako ministroari, eskualdetzeke dauden transferentzien inguruan "euskal proposamenak zehazten dituztenak".  "Ez dugu pribilegiorik eskatzen, errespetu instituzionala baizik eta legea betetzea", esan du Ubarretxenak. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sanchezek "eskua luzatuta" duela esan du, eta elkarrizketaz eta autogobernuaz mintzatu da EAEko osasungintza hobetzeko, EAJren kexen aurrean

Maribel Vaquero EAJren bozeramaileak Kongresuan gogorarazi duenez, Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak aurrerantzean ez du parte hartuko Lurraldearteko Osasun Kontseiluaren bileretan, "Osasun sistemaren premiak arintzeko proposamenekin" joan baita, eta Ministerioak "argudio sinesgarririk gabe atzera bota" baititu. Pedro Sanchez presidenteak erantzun dio Gobernua "oso kontziente" dela osasungintzak dituen beharrizanez. "Badakigu asko dagoela egiteko, eta, jakina, ez dago zalantzarik erronka horiek onbideratzeko irtenbideak aurkitzeko lanean jarraituko dugula", azpimarratu du.

Gehiago kargatu