Politika -

Presidenteen V. Batzarra

Presidenteen Batzarrak batasun irudia eman nahi du Europaren aurrean

Mariano Rajoy eta presidente autonomiko guztiak ateak itxita batzartuta daude Senatuan.

Patxi Lopez lehendakaria artxiboko irudian. EITB
Presidenteen Biltzarra, Senatuan

01:39

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea autonomia erkidego guztietako presidenteekin batzartuta dago une honetan Senatuan, Presidenteen V. Batzarraren baitan. Defizitaren gaineko konpromiso bateratua lortzea eta Europaren aurrean batasun irudia adieraztea dira bi helburu nagusiak.

2004ko urriaren 28an egin zen demokraziaren historiako lehenengo konferentzia eta Goiko Ganberan elkartu ziren erkidegoetako presidenteak, baita Juan Jose Ibarretxe lehendakaria ere, azken unera arte bertan izango zen baieztatu ez bazuen ere.

Presidenteen Batzarra Espainiako estatuaren eta autonomia erkidegoen arteko lankidetza bultzatzeko erakunde gorena da, eta eguneko egitaraua betikoa izango da: lehen orduan Erregearekin gosaltzeko elkartu dira Gobernuko presidentea eta 17 autonomia erkidegoetako eta Ceuta eta Melillako buruzagiak Senatuko liburutegian, eta, ondoren, bilera hasi dute, ateak itxita, egoera ekonomikoaz eta kontu publikoez hitz egiteko.

Hamar hasiberri, bost historiko eta lau errepikatzaile

Presidenteen Batzarrak Senatuaren jauregian egiten ari dira. Ekitaldira bost 'beterano' daude, tartean, Patxi Lopez lehendakaria. Beste hamar estreinakoz parte hartzen ari dira.

Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak batzarraren funtzionamenduari buruzko galderarik baldin badu, 2004ko lehenengo bilerarik bertara joan diren ondorengo bost ‘baroiei’ aholkua eskatzeko aukera izango du: Pedro Sanz (Errioxa), Ramon Luis Valcarcel (Murtzia), Juan Vicente Herrera (Gaztela eta Mantxa), Juan Jesús Vivas Ceuta) eta Juan Jose Imbroda (Melilla).

Hiru emakumek ordezkatuko dituzte euren autonomiak: Maria Dolores de Cospedal (Gaztela-Mantxa), PPko autonomien bozeramailea izango da ere, Luis Fernandez Rudi (Aragoi) eta Yolanda Barceina (Nafarroa).

600 kazetari baino gehiago

600 kazetari baino gehiago akreditatu dira bihar Mariano Rajoy presidentearen eta autonomia erkidegoetako bilerari buruzko informazioa gertutik emateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea