Politika -
Protestak
Kongresuko protestetan atxilotutako 34 lagunak, Auzitegi Nazionalean
Estatuko erakundeen kontrako erasoa, ordena publikoaren kontrako delituak eta kalteak eta zaurituak eragitea leporatzen diete protesten lehenengo egunean atxilotutakoei.
Erredakzioa
Kongresua inguratzeko deiaren harira iragan irailaren 25ean Madrilen izandako istiluetan atxilotutako 34 lagunek Auzitegi Nazionalaren aurrean deklaratuko dute gaur, izan ere, Estatuko erakundeen kontrako erasoa leporatzen diete, eta auzi horiek Auzitegi Nazionalak ebazten ditu.
Aipatu istiluetan atxilotuetako beste bat adingabea da, eta horrek Adingabeen Fiskaltzaren aurrean deklaratuko du.
Estatuko erakundeen kontrako erasoaz gain, ordena publikoaren kontrako delituak eta kalteak eta zaurituak eragitea leporatzen diete 35 atxilotuei.
Ziurrenik Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epailearen aurrean deklaratuko dute, hura izan baitzen Kongresua inguratzeko deia egin zuten zortzi lagun auzipetu zituena.
Atzo, protesta gehiago izan ziren Madrilgo Neptuno Plazan, eta beste hiru pertsona atxilotu zituzten.