Politika -
'Inguratu Kongresua'
Rajoy: 'Espainiar gehienek ez dute manifestaziorik egiten'
Espainiako presidenteak krisi ekonomikoaren eta Gobernuaren murrizketen aurrean manifestatzen ez diren pertsonei aitorpena egin die.
Erredakzioa
Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak krisi ekonomikoa eta Gobernuaren doitasun neurriak izan arren "manifestatzen ez diren espainiar gehienei" aitorpena egin die, Kongresua inguratzeko egindako ekimenen ostean.
"Utzidazue hemen, New Yorken, manifestaziorik egiten ez duten pertsonak aitortzen, prentsako azaletan azaltzen ez direnak, albistegietan irteten ez direnak", nabarmendu du Rajoyk AEBetako Kontseiluan egindako hitzaldian.
"Espainian bizi diren 47 milioi herritarren gehiengoa dira. Gehiengo hori lanean dago, ahal duena behintzat, eta ahal duen guztia ematen ari da", gaineratu du. "Jendeak egoerak eskatzen duen moduan jarduten badu, guztiok egon behar dugu Espainiako gizartearen jarreraren parean, eta ez geure herrikideen interesekin izorratu", azaldu du.
"Egungo egoera zailak ez digu geure erantzukizunetatik arreta galtzea eragiten. Krisi hau gaindituko dugu, iraganeko beste batzuk garaitu ditugun moduan", azpimarratu du Rajoyk.