Politika -
Protesta eguna
Milaka pertsona Kongresuaren aurrean bildu dira berriro ere
Pankartetan honako hau irakur daiteke: “Prozesu konstituziogile bat ireki” eta “Lapurtu, jo eta… ordezkatu egiten gaituzte!”. Egun bat lehenago 64 pertsona atxilotu zituzten eta 35 atxilotu.
Erredakzioa
2.500 pertsona baino gehiago bildu dira 20:00etan Neptuno plazan, S25eko koordinatzaileak deituta, ‘Inguratu Kongresua’ ekimena errepikatzeko, atzo Beheko Ganberan gauzatutako moduan. Manifestazioa 19:00etan hasi da, 300 pertsona inguru zituela.
18:30ean Istiluak ekiditeko Poliziaren esku hartzeko Unitateak (istiluen aurkako poliziak) San Jeronimo errepideko sarbideak moztu dituzte, Kongresua dagoen lekuan, bai autoz, bai oinez ere, eta segurtasun hesia ezarri dute berriro ere.
Sare sozialak erabiliz, S-25 koordinadonatzaileak egin du deialdia. Bertaratutakoek "prozesu konstituziogile bat zabaldu", "Dimisioa", "Demokrazia" edota "Lapurtu, jo, eta... ordezkau egiten gaituzte!" irakur zitekeen pankartak erakutsi dituzte, besteak beste.
Horietako asko segurtasun hesiaren aurrean jesarri dira, jarrera lasaian eta inolako lemarik oihukatu gabe.
Polizia asko daude Kongresuaren aurrean, eta hogei furgoneta inguru ere jarri dituzte hesiaren barruan.
Istiluen aurkako Poliziak zaindarien papera mantendu du gehienean asteazken honetan, eta 23:30ean Neptuno husteko jarduera hasi du.
Gutxienez hiru pertsona atxilotu dituzte eta beste hiru zauritu dira Neptuno Plazan izandako istiluetan, ‘Inguratu Kongresua’ ekimenaren bigarren egunean.
Atxilotuak aske uzteko eskaera
Bildutako pertsona batzuk zutik mantendu dira, beste batzuk, jarrera lasaiarekin eserita egon dira, besteak beste honako esaldi hauek oihukatu dituzte: "Gobernuaren dimisioa", "atxilotuak aske uztea" eta "lotsagabeak" Gorteetara sartzen ez duten poliziei.
Pertsona batek petardo bat jaurti du hesiaren barrura, baina beste manifestatzaileek azkar kendu dute pertsona hori ingurutik, "kanpora, kanpora" oihuekin, eta Poliziak ez du erantzunik eman.
Iskanbila manifestatzaileen artean, Espainiako bandera zabaltzean
Manifestatzaile talde batek 21:00ean Hope Palacen aurrean, Neptuno plana, iskanbila izan du Espainiako bandera bat segundo batzuez zabaldu denean "Beherra erregimendua" hitzekin.
Pertsona bat beste bati oldartu zaionean izan dira gertakizunok. Beste pertsona batek azkar bandera eskuetatik kendu, eta beste jendeari jaurti dio, ondorioz, pertsona batzuen artean borroka eta iskanbila nagusitu da.
Azkenean, manifestatzaile batek bandera eramatea erabaki du, besteengandik urrun utziz, "iskanbila ekiditeko". Poliziak babesten duten hesian finkatuta utzi du, beste inork hartzeko asmorik izan gabe.
35 atxilotu eta 64 zauritu, irilaren 25ean
Atzo arratsaldean egindako manifestazioan istiluak izan ziren. 35 pertsona atxilotu zituzten eta gutxienez 64 pertsona zauritu ziren astearte honetan deitutako manifestazioan, Kongresuaren inguruan. Ekimenak 6.000 pertsona inguru batu zituen Beheko Ganberaren inguruan.
Polizia Nazionala ehunka manifestariren aurka indarrez oldatu zen atzo Neptuno plazan, Madrilen, hainbat gazte Diputatuen Kongresua babesten duen hesia pasatzen saiatu ostean. Espainiako barne ministroak defendatu eta goraipatu egin du gaur Poliziak egindako lana, bere esanetan manifestariek "gehiegizko indarkeria" erabili zutelako.
Samur-Babes Zibilak 64 pertsona artatu zituen ‘Kongresua inguratu’ ekimenaren harira, horietako bat larri dago. 28 pertsona ospitaleratu behar izan dituzte, eta zaurituen artean 27 polizia daude, Madrileko Larrialdietatik jakitera eman dutenez.
6.000 pertsona inguruk ‘Kongresua inguratu’ ekimenaren harira Espainiako plazarako eta Prado pasealekurako bidea egin zuten, Kongresurako egoitzarantz.
Rajoy: 'Espainiar gehienek ez dute manifestaziorik egiten'
Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak krisi ekonomikoa eta Gobernuaren doitasun neurriak izan arren "manifestatzen ez diren espainiar gehienei" aitorpena egin die, Kongresua inguratzeko egindako ekimenen ostean.
"Utzidazue hemen, New Yorken, manifestaziorik egiten ez duten pertsonak aitortzen, prentsako azaletan azaltzen ez direnak, albistegietan irteten ez direnak", nabarmendu du Rajoyk AEBetako Kontseiluan egindako hitzaldian.