Politika -

2012-13 urte judiziala, abian

Ibarra: 'Justizia langileen berme bakarra da lan erreformaren ostean'

Lan-erreformaren ostean, lan-arloko epaitegiek "euren gain hartuko dute eskubide sozioekonomikoak bermatzeko ardura", Ibarraren esanetan.

Juan Luis Ibarra EAEko Auzitegi Nagusiko presidentea. EFE
Juan Luis Ibarra EAEko Auzitegi Nagusiko presidentea.
Urte judiziala hasi da

01:16

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Epaileak lan erreforma orekatzeko tresna izango direla esan du Juan Luis Ibarra EAEko Auzitegi Nagusiko presidenteak, eta lan-arloko epaitegiek "eskubide sozioekonomikoak bermatzeko ardura euren gain hartuko dute", gaineratu du.

orekaren tresna izango direla esan du Juan Luis Ibarra EAEko Auzitegi Nagusiko presidenteak, eta "eskubide sozioekonomikoak bermatzeko ardura euren gain hartuko dutela" gaineratu du.

Bilboko Justizia Jauregian, urte judizialaren irekiera ekitaldiaren buru izan da Ibarra, eta bertan, Juan Calparsoro EAEko fiskal nagusia eta Patxi Lopez lehendakaria ere izan dira.

EAEko Auzitegi Nagusiko presidentearen iritziz, lan erreformak "langilearekiko enpresariaren boterea indartzea" ekarri du, batik bat, kaleratzeen inguruan, izan ere, lan erregulazioko txostenentzat aurretik beharrezkoa zen administrazioaren baimena ezabatu da.

Hori dela eta, "lan-arloko epaitegiak dira langileei gelditzen zaien berme bakarra", esan du  Ibarrak eta "ardura hori euren gain" hartuko dutela adierazi du, nahiz eta "auzitegi horietan aztertu beharko diren kasuak areagotu egingo diren".

Lehendakariak "langileen eskubideen murrizketak ekiditeko ardura euren gain hartzea" eskertu die epaileei. Bestalde, hipoteka ordaindu ezin duten herritarrak etxeetatik botatzea eragozteko ekimenak iragarri ditu lehendakariak.

Langabeak etxetik ez botatzeko ekimenak

Lana galdu eta hipoteka ordaindu ezinik daudenak "babesteko" beharra aipatu du lehendakariak.

Kaleratzeak saihesteko zerbitzua bere lana ongi egiten ari dela eta bost hilabetetan ehun kasu inguru aztertu dituztela esan du. Lan horri esker, herritar asko euren etxeetatik kaleratzea eta horien pisuak enkantean jartzea saihestu dutela nabarmendu du.

Ildo honetan, lanik gabe gelditu eta hipoteka ordaindu ezinik dauden lagunak etxeetatik ez botatzea lortzeko ekimenak (legegintzako ekimenak barne) hartuko dituztela gaineratu du.

"Diru publikoarekin bankuei lagundu diegu; orain, herritarrak laguntzeko esfortzua eurek egin behar dute", adierazi du lehendakariak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea