Politika -

Hauteskundeak deitzea, airean

Kataluniako autodeterminazioaren aldeko ebazpena adostu nahi dute

Kataluniako autodeterminazioa eskatzeko ebazpen bateratua aurkezteko asmoa dute CiU, ICV-EUiA, ERC eta SI alderdi politikoek. Hala ere, "mahai gainean oraindik ez dago dokumenturik".

Artur Mas, Generalitateko presidentea. Argazkia: EFE
Artur Mas, Generalitateko presidentea. Argazkia: EFE
Artur Mas, Generalitateko presidentea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

CiU, ICV-EUiA, ERC eta SI Kataluniako itun fiskala onartu zuten alderdi politikoek Kataluniako autodeterminazioaren aldeko ebazpen bateratua aurkezteko asmoa erakutsi dute, Kataluniako Parlamentuan datorren astean izango den politika orokorrari buruzko eztabaidan onartu ahal izateko.

Parlamentuko iturriek azaldu dutenez, Kataluniako "autodeterminaziorako eskubidearen aldeko defentsa bateratua" hitzartzea dute helburu baina, argitu dutenez, "mahai gainean oraindik ez dago dokumenturik".

Proposamena publikoa egin dutenak ekosozialistak dira. Igande honetan zabaldutako ebazpenaren zirriborroaren arabera, negoziatzeko deia egin diete Kataluniako alderdi guztiei. Kataluniak "herriaren etorkizunari buruz bere borondatea adierazteko", datorren agintaldian erreferenduma deitzeko proposamena egin dute ekosozialistek.

Datorren astean izango den politika orokorrari buruzko eztabaidak Kataluniako hauteskundeen balizko aurrerapenaren gaineko zalantza guztiak argituko ditu. Izan ere, hainbat komunikabidek jaso dutenez, CiUk Palau Sant Jordi alokatu du eta azken hauteskunde autonomikoetan bertan eman zuen kanpainaren azken mitina.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea