Politika -

Mexikon

Aznar: 'Espainia ez du inork hautsiko'

"Sua piztera jolasten direnak", arduragabekeriaz jokatzen dutela uste du eta "ondorioei aurre egin" beharko dietela ohartarazi die.

Jose Maria Aznar Gobernuko presidente ohia, Mexikon. EFE
Jose Maria Aznar Gobernuko presidente ohia.
Jose Maria Aznar Gobernuko presidente ohia, Mexikon. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Espainia ez du inork hautsiko", adierazi du Jose Maria Aznar Gobernuko presidente ohiak, eta "era arinean, sua piztera jolasten dutenek, ondorioei aurre egin" beharko dietela ohartarazi du. Mexikon, Nazioarteko Gaien Mexikoko Batzarrean egin ditu adierazpen hauek Kataluniaren independentziaren eskaeren inguruan galdetuta. "Espainia historiako herrialderik zaharrenetakoa eta munduko garrantzitsuenetakoa da. Une onak eta txarrak izan ditu, baina inork ez du Espainia hautsiko", adierazi du.

"Legea denentzat berdina da; eta betetzen ez dutenek ondorioei aurre egin beharko diete", azaldu du Aznarrek. Ildo honetan, "Espainia aurrera doa, eta aurrera egiten jarraituko du", zehaztu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea