Politika -
Hezkuntza erreforma
'Hezkuntza nazionalak EAEn pisu gehiago izatea' nahi du Basagoitik
Jose Ignacio Wert Kultura ministroarekin batera Txillida Lekun egon da eta hezkuntza erreforma berriak zentralizazioa nahi izatea ukatu dute.
Erredakzioa
Antonio Basagoiti EAEko PPko presidenteak Gobernuaren hezkuntza erreforma defendatu du, Jose Ignacio Wert Kultura ministroarekin batera Txillida Lekura egin duen bisitan, izan ere, "EAEn hezkuntza nazionalaren pisu gehiago egotea, ona" dela esan du.
Lehendakarigaia, Ignacio Chillida, Eduardo Chillida eskultorearen semearekin eta Wert ministroarekin batera egon da Hernanin.
Patxi Lopez lehendakariak eta Isabek Celaa Hezkuntza sailburuak egindako kritikak errefusatu ditu eta "Euskadiko erradikalen aurka gogortasun bera izateko" eskatu die.
Zentralizazioa ukatu du Wertek
Bestalde, Wertek ukatu egin du erreformak Espainiako hezkuntzaren "zentralizazioa" bultzatzen duenik, "hezkuntza sistemak behar duen irekiera baizik", adierazi du.
"Gure gazteak, egun, eskoletan, institutuetan eta ikastoletan hazten dira, eta ez dute ondoko herrietako edo herri bereko lagunekin lehiatu behar, merkatu global batekin baizik, eta horretarako, eduki bateratuak izatea ezinbestekoa da, formazioa eraikitzeko oinarriak izateko", esan du.