Politika -

Espetxe politika

Herrira: 'Preso gaixoak askatu ezean, denok izango gara galtzaile'

Presoen aldeko plataformak salatu egin du Barne Ministerioak larri dauden 13 presoak askatzea errefusatu izana.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETAko eta ezker abertzaleko presoen aldeko Herrira plataformaren esanetan, larri dauden 13 presoen medikuek egindako txostenak nahikoak izan beharko ziren Barne Ministerioak eta Justiziak aske uztea erabakitzeko.

Asteon, aipatu 13 presoek aske geratzeko baldintzak betetzen ez dituztela esan du Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak.

Fran Balda Herrirako bozeramaileak Auzitegi Nazionalaren aurrean adierazi duenez, "txosten medikoak badaude, presoen konfiantzako medikuek idatzi egin dituzte, eta Espainiako legearen arabera, gaixotasun larriak dituzten presoak aske egon behar dira".

Herrira Auzitegi Nazionalera bertaratu da gaur, bertan 'Parot doktrina'ri buruz Europar Batasuneko Justiziak ebatzitakoa aztertzen hasiko baitira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea